Hainbatetan aldatu zaizkit letrak
arrotz naizela neure kaligrafian
bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala
mudatzen naiz hostoz
erortzen zaizkit udazkeneko iritziak
zalantzekin loratzeko.
Hainbatetan aldatu ditut letrak
ez dudala konprenitzen nola
batzuen a beti den arranditsuegia,
z zorrotzegia,
o borobilegia.
Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen
nola ez duten aldatu nahi.
leire bilbao
Erantzunak
Eta duda dut sarri gu ote garen gure sentimenduen jabe, jabetzak kontrolatzea erran nahi baldin badu.
Eta sentimenduak ez ote dira bertze pertsonen/gauzen/sentimenduen araberakoak ? Beraz, gureak al dira benetan ? Ez al da politta konpartitzea ?
(...)
Gaiari buelta gehiago eman nahi dionarentzat :
"Hau da ene ondasun guzia" Joseba Sarrionandia
--> Irakurri ta entzuteko modukoa. Merezi du.
Nork: orhiko sorgina.2011/05/04 22:44:17.161 GMT+2