
Ortega y Gasset delako batek esan omen zuen.
Horregatik diot, nik, ez gizon horrek, ezin dela zalantzan bizi. Eta filosofoek jan egingo naute hitzok aditzean.
Zein ezjakin klasek esan dezake zalantzan bizi ezin denik? Zalantzan bizi behar da.Barkatu. Ez dut sinesten (sinetsi) inor badenik bizi eta galdetu batera egiten dakienik. Bizi gara -biziraun-, eta arnasa hartzeari uzten diogunetan, orduan galdetzen dugu. Arnasa hartzearen espresioa (deskantsatzea, une batez gelditzea, bada) oker josi zuten, arnastea bizirauteko nahitaezko ekintza baita, galdetzea ez bezala.
Beraz, galdetu, sudurzuloak ezkutuan estaliz galdetzen dugu, zalantzak onartzen ez dituen bizirautetik ihes egin nahiz.
Klandestinitatean itotako sudurzuloak gureak, egi intermitenteen gordailu. Sesamo, ireki! oihukatu gabe zabaltzen diren sudurzuloak, mundu gezurtiko berrogeitaka lapurrak sar daitezen.
Idatzi artikulu bat