
Gure sukaldeko leihoa gara munduaren begi-ninietan, egurrezko markoak mugatutako zatitxo hori.
Nire leihoa zabal-zabalik egoten da beti, gortinarik ez duenez. Amak berak ere ez daki, ordea, kristalen iruzurraz ezer, nire sua, hozkailua, garbigailua... distortsionatzen dituztela Igeldoko ispiluak bailiran.
Bitartean, ez zara konturatzen kristal gezurtiak hausteko gaitasuna daukazunik, pentsatzen duzu gainerakoek ere ikusten dutela sukalde hau biluzik.
Egunen batean aitortuko dizut pribilegiatua zarela.
Erantzunak
Portzierto, hurrena galdetu Orhiko sorginari ea igande goizean sudur gorridun mutiko alai bat eta "polaroid" kamera batekin atera zioten argazkia gustatu al zitzaion. (Txopérena ta Béloki!!)
P.D.: Animo azken txanpan, bihar garai hontan hobeto eongo zea eta!!
Nork: Katu!.2011/12/20 10:23:35.973 GMT+1