Hainbatetan aldatu zaizkit letrak
arrotz naizela neure kaligrafian
bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala
mudatzen naiz hostoz
erortzen zaizkit udazkeneko iritziak
zalantzekin loratzeko.
Hainbatetan aldatu ditut letrak
ez dudala konprenitzen nola
batzuen a beti den arranditsuegia,
z zorrotzegia,
o borobilegia.
Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen
nola ez duten aldatu nahi.
leire bilbao
Erantzunak
http://www.youtube.com/watch?v=Ktff3bZpux8
(Espero det tipo sakonen klub elitistan sartzeko froga pasatzeko moduko komentarioa izatea)
Eta bai, aurrekon flojo, azken aldin fulero bat inda nabil...
Nork: HGXWXX/7.2010/05/03 13:12:38.991 GMT+2
testicularsounexpress.wordpress.com