Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/11/20 10:32:26.569 GMT+1

Zimurtutako esku isilez




Zimurtutako esku isilez esan didazu guztia, film honetan zein den soinu-banda, zein den zure abestia. Hodei zuriei begira zoaz begi parea bustia, lortu ezinik gaur arte galtzen aritu zaren astia.



Londresen utzi zenuen handik ez zelako zurekin joan, gero urteak harrokeriak banaka ditu eroan. Orain begira hegazkin gris hau berriz bueltan nola doan, ukatutako egun bakoitza zuentzat ez baita doan. 




Hirutan joko duzun txirrinak urari baietz eman su! Ta txinpartarik galdu ez dadin arren, musu emango diozu. Nahiz senideei esan diezun aurki zarela bueltan zu, bi aste baino gehiagorako maleta ekarri duzu.




Nork: errailak.2010/11/20 10:32:26.569 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru