Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/12/12 22:44:21.861 GMT+1

zuup



Ezpainek zigarroari bezalatsu helduko dizuet, antsia horrekin. Zuen besarkadatan esekita gogoratu nahi dut neguko eguzki zuria, egunak datozenak izan daitezen berriz, doazenak izan ordez. Eta halakotan, erruki tonu hau daukadanetan, hanka sartzen ari naizela  uste izaten dut benetan.
Erre egin nahi zaituztet, eta errautsak gorde birikak baino erraiago den errai horretan.

.

Nork: errailak.2011/12/12 22:44:21.861 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nik ere hala nahi izaten dut batzutan. Baina ez gara erretzaileak, arrazoi askoren artean, gorputzari kalte egiten diolako, diolakoan. Kalada bat nahikoa balitz betirako birikak zikinak uzteko... baina ez, tabakoak menpekotasuna sortzen du.

Nork: sorgina.2012/01/19 17:11:31.871 GMT+1

Gorputzari kalte egiten dion hori eskatzen digu gorputzak, horregatik, tabakoaren mendeko gara erretzaile izan gabe. Inoiz otu zait erretzen hastea, birikak beztuta hiltzea, bizi ondoren.

Nork: errailak.2012/01/20 15:20:47.785 GMT+1
www.blogak.com/errailak

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru