Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/11/07 19:48:18.366 GMT+1

Ikasleen bertsopaperak

  Gaur gure bertso eskolako ikasleek zenbait bertso papare idatzi dituzte pil pilean dauden gaien inguruan.


BERTSOAK

Gure bertso eskola

diferentea da

  bertako ikasle denak

“raritoak” gara

gure maisuak ere

begira ba hara

baina ez aldatu ezer

dana hola laga

 

Egileak: Haizea, Mikel et Maddi

 

KRISIA



Azken aldian “krisia” hitza

entzuten dugu gehiena

eta hitz honi aurre egiteko

guk behar dugu kemena

horretarako pazientzi asko

guk behar dugu aurrena

etxean sartu ta ez irtetzea

aurreztutzeko onena

 

Egileak:Maddi eta Oier

 

  BERTSO ESKOLA

Bertsotara etorri

ume nahiz amona

lehen txarra nintzan ni

orain berriz ona

oso azkar iristen

da emen gabona

beraz azkar etorri

zaitez hona

Egileak: Oier, Iñigo, Beñat eta Ekaitz

 


Posted by: errazubertso.2008/11/07 19:48:18.366 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/10/18 14:57:26.833 GMT+2

Hasi dugu aurtengo ikasturtea

Azken urteotako bidea jarraituz, aurten ere hasi dugu bertso eskolan ikasturtea. Aurpegi ezagunak gehienak, nahiz eta tartean berririk agertu.

Garazi, Ane, Ane, Mikel eta Goranek jarraituko dute arduradun lanetan, lanerako prest, indartsu gainera. Ikasleen artean berriz Maddi, Mikel, Arkaitz, Haizea, Oier, Mikel eta Ekaitzi, Beñat eta Iñigo batu zaizkie, bertsoekiko zaletasuna landu nahian.

Urtean zehar hamaika ekintza eta jaialdi egingo ditugu aurten ere, eta joango gara banan banan kontatzen lehiohonetatik.

Posted by: errazubertso.2008/10/18 14:57:26.833 GMT+2
Tags: elgoibar ikasturtea errazu_bertsoeskola bertsoeskolak bertsolaritza | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/05/26 23:08:45.166 GMT+2

Bertso eskolakoak eskolarteko txapelketan

Pasa den ostiralean, hilak 23, jokatu zen Oñatin Gipuzkoako eskolarteko bertolari txapelketaren laugarren eta azken kanporaketa. Han kantatu zuen Elgoibarko taldeak, Urretxuko beste bi talderekin batera. Haizea Beristain, Arkaitz Oteiza, Mikel Gurrutxaga eta Maddi Mendibilek saio borobila osatu zuten, eta txalo pila entzuteaz gain, jendeak beren lana goraipatu zuen. Aurten parte hartzen zuten lehen urtea izanik, ziu hurrengo urteetan beren maila hobetzen joango direla.tu

    Bestalde, Mikel Olaizolak Elgoibarko kanporaketan parte hartu zuen, lehen aldiz txapelketan herritarren aurrean arituz. Ezin izan zuen ordea aurreko urteko maila mantendu, eta finaletik kanpo geratu da. Hala ere, bere animatzaile fidelen txaloak entzunda jeitsi zen oholtzatik.

    Finala, Iruran jokatuko maiatzaren 30ean, bertako pilotalekuan. Aurten Elgoibarko ordezkaririk egongo ez den arren, saio polita espero da, jende berri ugariduna.

Posted by: errazubertso.2008/05/26 23:08:45.166 GMT+2
Tags: elgoibar oñati errazu_bertsoeskola bertsoeskolak bertsolaritza gipuzkoako_eskolarteko_bertsolari_txapelketa | Permalink | Comments (1) | References (0)

2008/04/14 18:39:23.188 GMT+2

Badator eskolarteko txapelketa

    Udaberria berezia izaten da bertso eskola eta bertsolari gazte askorentzat eskolarteko txapelketa dela eta. Aurten ere gero eta hurbilago dago urteroko zita, eta Errazu bertso eskolarentzat garrantzia berezia iango du gainera.

    Apirilaren 25an hasiko da txapelketa Usurbilen. Hurrengo astean zubia denz deskantsatu, eta maiatzaren 9an indartsu iritsiko da eskolartekoa Elgoibarrera. Horregatik, garrantzia berezia du txapelketa honek guretzat, bertso eskola sortu zenetik lehen aldiz jokatuko baita kaporaketa bat gure herrian. 3etan hasiko dira bertsopaperak idazten, eta bapateko saioa 4etan hasiko da Ikastolako pilotalekuan. Hurrengo bi asteetan Alegian eta Oñati beste kanporaketa bana jokatu ondoren, Iruran ospatuko da finala maiatzaren 30ean.

   Bestetik, Errazu bertso eskolak inoiz izan duen parte hartze handiena izango du aurten. Iaz ez bezala, txikietan talde bat osatzea lortu dugu aurten, lau pertsonaz osatua: Maddi Mendibil, Haizea Beristain, Mikel Gurrutxaga eta Arkaitz Oteiza. Lehen aldiko urduritasunak gaindituta seguru saio txukuna osatuko dutela Oñatin. Bertso eskolako gainontzeko kideon animoak behintzat ez dira faltako.

    Handien mailan berriz, azken urteetan bezala Mikel Olaizolak parte hartuko du, aurten gainera Elgoibarren.

    Beraz, denok animatzen zaituztegu bai Elgoibarko bai Oñatiko kanporaketetara. Ziur ondo pasako dugula.

             

Posted by: errazubertso.2008/04/14 18:39:23.188 GMT+2
Tags: elgoibar gipuzkoako_eskolarteko_bertsolari_txapelketa errazu_bertso_eskola | Permalink | Comments (5) | References (0)

2008/03/10 19:42:04.932 GMT+1

Bertso eskolako kideak Barrenen

Errazu bertso eskolako kide eta arduradun diren Ane Astigarraga, Ane Belza, Gorane Gonzalez, Garazi Konde eta Mikel Olaizolaren bertsoak agertu dira Barren aldizkariaren azken alean. Herriko gazteen erreibindikazioak azalduko diren orrialdea estreinatzea egokitu zaie, esperantzara bideratutako bi bertsorekin. Azken aldiko gertaerak eta gero zaila izan arren...

Behekoak dira bertsoak.

 

 

Posted by: errazubertso.2008/03/10 19:42:04.932 GMT+1
Tags: barren bertsolaritza esperantza errazu_bertso_eskola elgoibar | Permalink | Comments (10) | References (0)

2008/01/21 18:24:25.441 GMT+1

Argazkiak txertatu ditugu blogean

      Aspalditik genuen asmoa argazkiak blogean txertatzeko, baina arazo batzuk tarteko ezin izan dugu lortu orain arte. Hemendik aurrera, albiste bakoitza argazki batekin joango da, eta orialdearen eskuinaldean flickr.com-en link bat aurkituko duzue, bertara sartu eta gure argazkiak ikusteko.

     Bestalde, denborarekin bideoak sartzeko asmo badugu, youtube-k ematen dizkigun aukerak baliatuz.

 

Posted by: errazubertso.2008/01/21 18:24:25.441 GMT+1
Tags: argazkiak bertsolaritza elgoibar_ikastola errazu_bertso_eskola elgoibar | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/12/07 12:49:07.522 GMT+1

Abenduaren 3a, euskararen eguna

    Abenduaren 3an, pasa den astelehenean, euskararen eguna ospatu zen Euskal Herrian, eta Errazu bertso eskolak ere bere aletxoa jarri zuen Elgoibar Ikastolak antolatutako ekintza multzoan.

    Ikasleek ideiak proposatu zituzten eta gero, bertsoak osatu zituzten. Azkenean antzerki polit bat osatu genuen. Bi talde irudikatu genituen, batzuk euskaldunak eta besteak erdaldunak. Azkenean euskaldunak euskaraz hitzegiten erakusten diete erdaldunei, eta denak euskaraz hitz egiten dute, horrela denok irabazle garela sinbolizatuz.

    Bikain atera zen guztia, eta txalo zaparrada jo zieten ikastolako ikasle eta irakasleek. Zorionak!!

              

Posted by: errazubertso.2007/12/07 12:49:07.522 GMT+1
Tags: elgoibar errazu_bertso_eskola euskararen_eguna bertsolaritza | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/10/29 18:38:57.160 GMT+1

Bertso eskolakoak Eibarren

 

    16:45tarako genuen zita tren geltokian, eta minutu batzuk gorabehera, denok iritsi ginen ordurako. Trena hartu eta poz-pozik Eibar aldera, txikiago gineneko txangoak gogoratuz. Iritsi ginenerako nabari zen jende mugimendua Coliseo antzokiko atarian. Bertsolariak ere orduantxe ari ziren iristen. Sarrerak hartu eta pixkatean zain egon ostean, barrura sartu ginen, batzuek aspertuta amaituko zutenaren irudipenarekin.

 

    Coliseo antzokia ederra, goxoa, erakargarria iruditu zitzaigun. Asko pentsatzeko denborarik gabe hasi zen saioa. Agurrak eta ondoren saio puntuagarria. Espero zitekeena baino apalagoa agian, baina ez gara horretan sartuko.Hurrengo faserako txartela Amaia Agirrek lortu zuen.

 

    Haurrak isilik eta formal egon ziren saioan zehar, eta horrek poztu gintuen ( agian , askotan gu geu ere gai ez garen hori egitea lortu zutelako). Azkenean, erdi korrika , denok etxera, esperientzia polita izan zenaren sentsazioarekin. Hurrengo zita, momentuz, Gipuzkoako finalean daukagu jarrita. Ordura arte!!

 

 

 

Posted by: errazubertso.2007/10/29 18:38:57.160 GMT+1
Tags: elgoibar errazu_bertsoeskola eibar gpuntua | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/09/26 19:15:20.386 GMT+2

IKASTURTE HASIERA

    Pasa den ostiralean eman genion hasiera bertso eskolako ikasturteari. Aurpegi berri eta zaharrak nahastu ziren beste behin ere. Utzi dutenen  artean Olaia eta Ane. Etorri berrien artean berriz, Ekaitz, Andoitz eta Oier. Beste aurpegi denak ezagunak: Mikel, Maddi, Haizea, Aitor, Mikel, Arkaitz, Abraham eta Alberto. Arduradun lanetan eta zerbait irakatsi asmoz, Ane, Garazi, Ane, Gorane eta Mikel. Denok gogotsu, denok ilusioz beteta.

    Aurten garaiz ekin diogu ikasturteari, neurri batean lehengo urteko akatsak sahiestu nahian. Momentuz indarrez gainezka gaude, baina ikusiko dugu zenbat irauten dugun horrela. Ia ekainean ere berdin gauden!!

Posted by: errazubertso.2007/09/26 19:15:20.386 GMT+2
Tags: kurtso-hasiera errazu-bertso-eskola bertso-eskola elgoibar | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/09/26

ONGI ETORRIAK ERRAZU BERTSO ESKOLAREN BLOGERA

  Azken boladan blogek izan duten arrakasta ikusita, Elgoibarko Errazu bertso eskolak ere blog bat jarri du zuen eskura, guk zuei eta zuek guri zerbait eskeintzeko aukera eman asmoz. Ia luze irauten duen.

Posted by: errazubertso.2007/09/26
Tags: errazu-bertso-eskola bertso-eskolak bertso elgoibar | Permalink | Comments (8) | References (0)

Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco