Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/16 16:41:49.943 GMT+2

GERNIKA

Nork: eskola.2008/06/16 16:41:49.943 GMT+2
Etiketak: dantza taldea gernika bazkideak euskal eskola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/13 09:37:37.866 GMT+2

Bazkideen omenezko jaialdia

Ekainaren 15ean, igandea, Bazkideen omenezko jaialdia egingo du Eskolak. Bertan haur akademiak, abesbatzak eta dantza taldeak parte hartuko dugu. Ekitaldia Kusaaleko Ganbera aretoan izango da 11:00tatik aurrera. Ondoren bazkaria izango dugu Tenis jatetxean.

14, larunbatean, ensaio orokorra egingo dugu 19:00tan.

Ea ondo pasatzen dugun!!

Nork: eskola.2008/06/13 09:37:37.866 GMT+2
Etiketak: eskola dantza kursaal bazkideak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2008/06/10 11:17:29.962 GMT+2

Lauarin Nazioarteko Jaialdiko lanak

Lauarin Nazioarteko Jaialdikoek pasa digute jada lanen zerrenda eta beharrak. Hauexek dira:

Gidak :
  • Pertsona 1 behar da Poloniako taldeko gida izateko 25etik 30era.
  • 2 pertsona behar dira Bulgariako taldeko gida izateko 25etik 29ra bitartean
  • 2 pertsona behar dira Greziako taldeko gidak izateko 25etik 29ra bitartean.
Otorduak:
  • 3 pertsona behar dira gosariak emateko (08:00-10:00) 26tik 30era.
  • 2 pertsona behar dira 26ean eta 29an bazkariak emateko (12:00-15:00)
  • 3 pertsona behar dira 27an eta 28an bazkariak emateko.
  • 3 pertsona behar dira afariak emateko (20:30-23:00) 25etik 29ra.
Zaintzak:
  • Jakintza ikastola zaindu egin behar da bertan lo egingo baitute taldeek. Horregatik, 2 pertsona behar dira goizerako (9:00-13:00), 2 arratsalderako (14:00-21:00) eta 2 gauerako (23:00-8:00) 25etik 30era.
Bilera gaur da 20.30etan Goizaldiko lokalean. Horrexegatik, jakin nahiko nuke ahal den neurrian zenbatek lan egingo duzuen eta zein lan nahiko zenukete.  Abisua hemen bertan jarri eta kitto!.

Nork: eskola.2008/06/10 11:17:29.962 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/06/06 10:43:25.554 GMT+2

Futbol Partidua

Datorren Ekainaren 21ean, larunbata, urtero egiten dugun futbol partidua egingo da Astigarragan arratsaldez. Ondoren afaria izango da Hernanin, Aitorren elkartean. Partidura eta afarira edo afarira bakarrik etorri nahi duenak Eskolan jarrita dagoen zerrendan eman dezala izena Ekainaren 12a baino lehen!
Animatu!

AZKENEAN UZTAILERAKO UTZIKO DUGU PARTIDUA!!!

Nork: eskola.2008/06/06 10:43:25.554 GMT+2
Etiketak: dantza taldea futbol euskal partidua eskola | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2008/05/23 18:18:20.339 GMT+2

LAUARIN Nazioarteko Folklore Jaialdia

Batzuk jakingo duzuen bezala Goizaldi Dantza Taldea "Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdia" antolatzen ari da Ekainaren 26, 27, 28 eta 29an. Aurten bertan parte hartuko duten herrialdeak Grezia, Bulgaria eta Polonia dira. Antolakuntzatik Donostiako talde guztiei gonbidapena luzatu zaigu Greziarekin batera Ekainaren 27an emanaldia eskaintzeko 20:00ak inguruan Konstituzio plazan. Akademia ere 28an egingo den Dantzari Txikira joateko gonbidatua izan da. Bi gonbidapen hauek onartuak izan dira Eskolaren aldetik, beraz 15 minutuko aktuazioa prestatu beharra dago.

Bestalde, antolakuntzak laguntza eskatu digu horrelako jaialdi bat antolatzeak dakartzan lanetarako, hau da, bazkariak zerbitzatzeko, gida lanak egiteko... Horretarako Ekainaren 10ean, asteartea,  bilera bat egingo da 20:00tan GOIZALDIren lokalean (bonberoen ondoan), laguntzeko prest dagoen hori bertaratzeko.

Egun on batzuk pasatzeko aukera polita izan daitekeela uste dugunez, ANIMA ZAITEZTE!!

Linka: http://www.lauarin.com/

 

Nork: eskola.2008/05/23 18:18:20.339 GMT+2
Etiketak: dantza nazioarteko eskola jaialdia grezia polonia lauarin bulgaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/22 22:50:05.151 GMT+2

Tenerifera bidaia

Maiatzaren 8tik 13ra Eskola Tenerifera joango da bertako Folklorearen Jaialdian parte hartzeko. Los Realejosen izango da eta bertan, Eskolak Maiatzaren 9an dantzatuko du gauez. Beste egunetan irteeraren bat izango dugu nahi duenarentzat baina, bestela, egunak libre izango ditugu. Ea geure kultura kanpoan zabaltzen dugun eta ondo pasatzen dugun !!

Nork: eskola.2008/04/22 22:50:05.151 GMT+2
Etiketak: dantza eskola jaialdia bidaia tenerife folklorea festibala | Permalink | Erantzunak (26) | Errenferentziak: (0)

2008/04/14 23:41:22.621 GMT+2

Dantzari Festa

Datorren Apirilaren 20ean, igandea, Hernaniko Dantzari Festan parte hartuko du Eskola Euskal Dantza Taldeak. Euskal Herriko probintzia bakoitzeko euskal dantza taldeak bertaratuko dira eta Hernaniko kaleak girotuko ditugu. Ondoren bazkaria izango da dantzari eta musikarientzat eta arratsaldean parranda pixka bat!!

9:30etan geratu gera Biteri aurrean. Ea ondo pasatzen dugun!!

Nork: eskola.2008/04/14 23:41:22.621 GMT+2
Etiketak: dantza festa eskola hernani taldea dantzari | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/04/10 23:38:37.315 GMT+2

Erromeria

Datorren apirilaren 19an Erromeria dago Donostian, Konstituzio plazan, 19:00etatik 21:00etara.

Azkena izango da modu honetara antolatzen dena eta Eskolak zuzenean parte hartuko duena. Beraz, ea ahalik eta gehienak joaten garen giroa jartzeko eta geuk ere ondo pasatzeko. Gero afaltzera gera gaitezke...

Nork: eskola.2008/04/10 23:38:37.315 GMT+2
Etiketak: eskola dantza erromeria | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2006/06/15 10:01:19.492 GMT+2

Partidua

Oraingoan bai Ekainak 30ean izango da Eskolako futbol partidua. Partidua eta gero afaria egongo da, papera Eskolan jarriko da eta bertan apuntatu beharko da, bai afarira eta partidura bakarrik horietako batera nahi dezuten bezala.

Nork: eskola.2006/06/15 10:01:19.492 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/05/08 09:12:25.197 GMT+2

Gernika 1937-2006 Argazki batzu

Jarraian, Apirilaren 26ean Gernikan egindako aktuazioko hainbat argazki. Seguroenik CDan lortuko ditugu kalitate hobean, baina momentuz hementxe dituzue batzu:






Nork: eskola.2006/05/08 09:12:25.197 GMT+2
Etiketak: argazkiak eskola dantza gernika | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)