Datorren igandean, hilak 20, Elizondon Baztandarren Biltzarra festa egingo da. Bertan Baztan bailara osatzen duten 15 herrietako jendeak parte hartzen du.
Goizean meza ondorenean, 15 herriak ordezkatzen dituzten karroza edo orgen desfilea egiten da. Orga eta orga artean Iparralde eta Nafarroako hainbat herrietako dantzariak aritzen dira dantza eta dantza.
Desfilearen ondoren, herriko plazan hain ezagunak diren Baztango Mutil dantzak egin ohi dira. Bertan gizonezkoek bakarrik dantzatzen dute neskek ezin dutelarik parte hartu. Herriko zahar, gazte eta helduak dantzan ikusteko parada polita izan ohi da.
Herri bazkariaren ondoren, eta bazkaria egin den leku berean, dantzarako parada egoten da, bertako nahiz iparraldeko musika taldeen eskutik: muxikoak, fandango, arin arinak, kalejirak,.... Bien bitartean herriko tabernak jendez betetzen dira jai giroa herri guztira zabalduz.
Hau guztia dela eta, Eskolak autobusa antolatuko du egun horretan Elizondora joateko. Hasiera batean, orga desfilea ikusteko moduan iritsiko gara eta irteera behin dantzan izerdi guztiak bota ondoren izango da. Bazkariari dagokionez, egoki eta politena herri bazkarira gelditzea da, baina salgai jartzen dituzten txartelak oso urriak dira. Saiatuko gara horren informazioa jasotzen eta komentatuko dizuegu. Bestela, norberak antolatu beharko du.
Interesa duenak jakinarazi diezaiola Unairi edo Tomasi badatorren.
2008/07/11 09:15:40.954 GMT+2
Baztandarren Biltzarra
Nork: eskola.2008/07/11 09:15:40.954 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat