
Gaur, Gernikako bonbardaketaren 69. urteurrenean, iluntzeko 20:30tan Foru plazan, honako ikuskizuna eskeiniko dugu:
- Zortzikoa
- Fandangoa
- Arin arina
- Gernika

Nork: eskola.2006/04/26 09:55:46.638 GMT+2
Etiketak:
gernika
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Atzokoa pasada bat izan zen. Teknikoki zer hobetua beti dago, noski, baina paperean oso-oso sartuta ikusi zintuztedan eta gorputz espresioa bikain. ZORIONAK egindako lanagatik!!!!
Portzierto, bukaera hau askoz polittagoa da. Norena izan da ideia???
Nork: Maritxipi.2006/04/27 09:50:49.425 GMT+2
Paperean sartzearena... benetan erreza izan zela uste dut. Afari ostean, baten batzu kointziditu genuen; dantzatzen ginela zerura begira jarri eta orduan konturatu ginen zertan ari ginen, non ari ginen eta zergatik.
Unkigarria.
Nork: Iñaki.2006/04/27 11:03:26.221 GMT+2
ni afaritan ez nintzen izan eta, beraz, inorekin ez nuen hitz egin, baina zeru urdinera begiratzean sentitu nuen zirrararik handiena nik ere
bestela, maritxipiri: loreak ez itzazu hain nabarmen bota, antzeman egiten da etxekoa zarela eta!
Nork: antton.2006/05/02 16:52:33.798 GMT+2