Batzuk jakingo duzuen bezala Goizaldi Dantza Taldea "Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdia" antolatzen ari da Ekainaren 26, 27, 28 eta 29an. Aurten bertan parte hartuko duten herrialdeak Grezia, Bulgaria eta Polonia dira. Antolakuntzatik Donostiako talde guztiei gonbidapena luzatu zaigu Greziarekin batera Ekainaren 27an emanaldia eskaintzeko 20:00ak inguruan Konstituzio plazan. Akademia ere 28an egingo den Dantzari Txikira joateko gonbidatua izan da. Bi gonbidapen hauek onartuak izan dira Eskolaren aldetik, beraz 15 minutuko aktuazioa prestatu beharra dago.
Bestalde, antolakuntzak laguntza eskatu digu horrelako jaialdi bat antolatzeak dakartzan lanetarako, hau da, bazkariak zerbitzatzeko, gida lanak egiteko... Horretarako Ekainaren 10ean, asteartea, bilera bat egingo da 20:00tan GOIZALDIren lokalean (bonberoen ondoan), laguntzeko prest dagoen hori bertaratzeko.
Egun on batzuk pasatzeko aukera polita izan daitekeela uste dugunez, ANIMA ZAITEZTE!!
Linka: http://www.lauarin.com/
Idatzi artikulu bat