Eskolako Agenda 21

Iraunkortasuneko hezkuntza programa

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.


"Euskal Autonomia Erkidegoko Eskola Agenda 21" proiektuak Garapen Jasangarrirako Hezkuntzarako Nazio Batuen Hamarkadaren ziurtagiria jaso du jardunbide egokia bezala.


2011-12ko eskola agenda 21eko partaideen sarea


2009-2010 ikasturtean, 128 udalerrietako 463 ikastetxe daude Eskolako Agenda 21 proiektua garatzen, 52 Araban, 235 Bizkaian eta 176 Gipuzkoan. Guztira 17.000 inguru irakasle eta 190.000 inguru ikasle.  


 IRAUNKORTASUNERAKO  HEZKUNTZAKO XVIII. TOPAKETAK  2009ko apirilaren 23a 09:00tik -14:00ra Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Musika Konserbatorioan Ibarrekolanda plazan (BILBOko Sarrikoko metro geltokia)   helburuak   1. Eskolako Agenda 21eko proiektuan diharduten irakasle eta laguntzaileek elkar topatzeko eta hausnarketa egiteko aukera bat izatea. 2. Eskolako Agenda 21 proiektuan egindako esperientzi onuragarriak konpartitzea eta etorkizunari begira hobetzeko proposamenak ateratzea.       egitaraua   09:00    Erregistra...


Gaurko EHAAn gure Hezkuntza eta Ingurumen Sailek diru-laguntza deialdi bat argitaratu dute 2009-2010 ikasturtean eskolako Agenda 21 proiektuak ikastetxeetan burutu ahal izateko.  AGINDUA, 2009ko otsailaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuarena, Eskolako Agenda 21 programak garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei eman beharreko diru-laguntzak arautzen dituena.             http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-434/eu/conten...


Busturiako Madariaga Dorretxean eman ziren 2008ko azaroaren 3an lehenengo "Eskola Iraunkorraren" ziurtagiria Erkidegoko 25 ikastetxeei. 25 ikastetxe hauen ordezkariekin 2009ko otsailaren 17an Iraunkortasuneko Eskola sarea 21 osatu zen (IRAES 21) eta amankomuneko lana eta informazioa trukatzeko e-mintegi plataforman espazio bat zabaldu zen. # 2008-09 ikasturteko II. Eskola Iraunkorraren ziurtagiriaren deialdia eta prozesua martxan dago dagoeneko. Eskolako Agenda 21 bost urtetan garatzen edo garatu duten ikastetxeei zuzentzen zaie deialdia eta aurkezten dena galdetegi bat erantz...


2008-09 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren aurreikusitako datuak eta inbertsioak IKASTETXEAK UDALETXEAK IRAKASLEAK IKASLEAK INGURUGELA-kideak IKASTAROAK on-line IKASTAROAK presentzialak DIRU LAGUNTZAK ikastetxeei IS DIRU LAGUNTZAK Udalek ikastetxeei HEZKUNTZAREN inbertsioak irakasle orduetan 465 128 17360 183.460 14 aholkulari+ 4 lizentzia 16 (GARATU) 3 (GARATU) + 30 ikastetxeetan 1.050.000€ 880.000€ 3.038.931€


Grafikan ikus daitezke 2003-08 aldian Eskolako Agenda 21ean landutako gaiak, Euskal Herriko Garapen Iraunkorreko Ingurumen Estrategiako 5 helmugetara egokituak.   Ingurumen gaietaz gain, Ekitatea, Parte hartzea eta giza alorreko hainbat ere landu eta landuko dira.


  Ingurumen-hezkuntzaren II. Jardunaldietatik hona urtero egin diren Ingurumen-Hezkuntzaren Topaketa hauen helburu orokorra garapen iraunkorrerako Ingurumen-hezkuntzaren alorrean lan egiten ari garenon arteko harremanak estutzea izan da. Eta XVII. Topaketa hauetan ere, Eskolako Agenda 21ean egiten ari diren esperientzia interesgarriak ezagutaraztea eta hausnarketa, lankidetza eta elkartrukea bultzatzea nahi dugu.   XVII. TOPAKETAK 2008eko Ekainak 6an Arabako Miñaoko Parke Teknologikoan Eskolako Agenda 21 eta oinarrizko konpetentziaren ponentzia   Parte hartzeko izena on-line ...