Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/10 19:09:30.419 GMT+2

ZUREGATIK IOSU!!!

Apirilaren 17an, Ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren hatzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe. Zaila zaigu denbora batez elkar ikusiko ez dugula onartzea. Jakin badakigu aurrera egingo duzula: ezinezkoa delako itsasoari mugak jartzea bezala arrano bat lau pareten artean giltzaperatzea.

 

Hasieratik gelakideok zure hutsunea nabari dugu, Txus. Hiru urte dira elkar ezagutzen dugula, eta lehenengo egunetik igarri genuen ez zarela gizarte-sistemak eskaintzen duen besaulki erosoetan lasai jesartzen den horietakoa: egunero hankarekin egiten dituzun kolpetxoekin sumatzen genuen zure egonezina. Jada klase arteko zigarretak ez ditugu lehen bezain gustura erretzen eta atsedenaldietako jeladun ebakiei ere zure esentzia falta zaie. Ziberbandalismoak ere behera egin du asteotan.

 

Bihotzaren zati bat kentzeaz gain, bertso afarietako laguna urrutiratu digute. Txomintxapel fakultateko egunean, zure omenez egingo dugu topa; harro baikaude zurekin konpartitutako une guztiez eta zu lagun izateaz. Klaseetan aspertzen garenean ere gelako ormetan jarri dugun zure argazkiari begiratu eta, ziur, gure ezpainetan irudikatzen duzun irribarreak gailenduko duela. Zuk bakarrik bete dezakezun hutsunea utzi duzu gugan, Iosu. Ez dugu etsiko berriz ere gure artean izan arte.

 

Besarkada bero bat zuretzat eta beste bat gureentzat Eskoriatzatik. Zaindu sorbaldak, ez galdu irribarrea eta egin beti aurrera! Maite zaitugu Iosu!

 

    Aritz Sue Maldonadok

Ikus-entzunezko komunikazioko 3.mailako ikaskideen izenean.

2470986200_4491f12871

Nork: miriaer.2008/05/10 19:09:30.419 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/10 19:05:33.296 GMT+2

ASTURIAS eta Luci, boyscout kanpamentuan ezagututakoa

Itsasontzian bidaiatzen Lucirekin...


LLANES-CUE map

Nork: miriaer.2008/05/10 19:05:33.296 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/10 18:47:55.532 GMT+2

Aste Santuak

Aste Santuan Elantxoben izan nintzen nire lagunekin. Aspalditik genuen gogoa joateko. Gogoratzen naiz orain dela hiruzpalau urte joan behar ginela festeta, baina, arazoak zeudela eta, debekatu zituzten. Ordutik, gogo askokin negoen herri honetara joateko eta pena merezi izan zuen. Bost egun egon ginen kanping batean. Hotza egiten zuen, baian udarako beste bidai bat pendiente dugu Elantxobera, egun pasa.




Tagzania: miriaer Elantxobe

Nork: miriaer.2008/05/10 18:47:55.532 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/10 18:43:39.171 GMT+2

Fama eta youtube

Edgar ospetsua

Nork: miriaer.2008/05/10 18:43:39.171 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/10 18:40:38.954 GMT+2

TV Japonesa

Youtube-ri esker beste herrialdeetan egiten den telebistaz ohartu gara. Humore japonesa ospetsua da gaur egun bere krudeltasunagatik. Duela gutxirarte Quatro telebista kateak "Humor Amarillo" saioan ikusteko aukera genuen bezala.

Oraingoan, telebistaren bromarik hoberena, niretzat noski, konpartitu nahi dut zuekin.


Nork: miriaer.2008/05/10 18:40:38.954 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/10 18:24:05.165 GMT+2

Fama, fama izena merezi du gaur egun?

Fama aldatu egin da. Fanmare munduan sartzeko jadanik ez da garrantzitsua zure lanagatik ezaguna izatea: guraso famatuak izatearekin nahiko duzu.

hepburn_0119[1] Audrey Hepburn xinsrc_52203033109449371583310[1]

Paris Hilton

Nork: miriaer.2008/05/10 18:24:05.165 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/10 18:13:22.856 GMT+2

Daniel Innerarity

Daniel Inneraty filosofo osoeptsua izan genuen Otsailean gure artean HUHEZIn. Zaragozako Unibertsitateko irakaslea izateaz gain, ohikoa da bere hausnarketak irakurtzea El Diario Vasco edo El Correo bezalako egunkarietan.
Filosofoak XXI. mendeko gizakiairen arazo nagusiaz hitz egi zigun: gehiegizko informazioa. Gaur egungo gizakia, eta gizartea orokorrean, gehigizko informazioa jasotzen du eta honek izugarrizko konfusioa sortzen du. Jadanik ez dakigu zer dakigun gure bizipenetatik aterata eta zer da entzun duguna. Errealitateak eraman digu gure bizipenak izateari eta, aldiz, prentsak eramaten digu ideiak egiteari gai bat edo bestearen inguruan sortzeko.
Aurreko belaunaldiekin konporatuta, zein da jakintsuagoa? Askok esango dute gure elaunaldia jakintsuagoa dela, gai askori buruz iritzi bat eman dezakegulako, baina guk sortutsko iritzi bat da edo estereotipoaz josatakoa? Aurreko belaunaldiek behintzat, bere bizipenetatik ateratzen zituzten iritziak: asko dena gaur egungo mundurako.


20070118[1]

Daniel Innerarity

Nork: miriaer.2008/05/10 18:13:22.856 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/10 18:05:20.910 GMT+2

Norah Jones

Norah Jones, benetako izenez Geethali Norah Jones Shankar, (New York, 1979ko martxoaren 30a - ) konpositore, abeslari eta piano-jotzaile estatubatuarra da.

Barruko ahots epelak, bere xumetasun eta talentu handiarekin batera, mundu osoa maitemindu du. Come Away With me lehen diskoarekin 20 milioi ale baino gehiago saldu ditu eta 8 Grammy sari lortu ditu. Bere musikak jazz-a, soul-a eta country-a nahasten ditu.

Azken sei urteetan lau diska konposatu ditu eta arrakasta handia izan du bere lanetan bai Estatu Batuetan baita Europan ere:

First Sessions (2001)

Come Away with Me (2002) 20 milioi ale

Feels like Home (2004) 11 milioi ale

Not Too Late (2007) 4 milioi ale
 
bfjones[1]
Norah Jones abeslaria

Nork: miriaer.2008/05/10 18:05:20.910 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/10 17:37:19.122 GMT+2

FIREFOX vs. EXPLORER


Egia esanda betidanik erabili dut Internet explorer, eta oraindik ere jarraitzen dut erabiltzen, baina zeintzuk dira Firefox-en abantailak? Azkenengo urteootan Explorer-en erabiltzaileak jeitsi egin dira eta monopolioa edukitzeatik, OneStat egindako inkestak dioenez, %88,9 erabiltzaile ditu gaur egun.
Egunez egun, Internet Explorer-en erabiltzaile kopurua jeisten ari da, baina zer da Firefoxek eskaintzen duena? Batzuk argi dute: Firefoxek gora egin du Microsoft duen irudi txarragatik. Inori ez zaio gustatzen monopolioa eta horregatik pasa dira Firefox erabiltzeari.
Hala ere, adituak diote "segurtasunagatik" eta "azkartasunagatik" egin duela gora, ezin ahaztuz publizitate kanpaina bikain baten atzean gaudela.
Gauza bat argi daukat: monopolioak ez direla onak. Beraz, hemendik aurrera eta gogoeta honi eser, Firefox erabiltzen hasiko naiz.
firefox_explorer_bascula[1]

Nork: miriaer.2008/05/10 17:37:19.122 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/28 11:13:31.099 GMT+1

blogen hausnarketa

http://www.blogdecine.com/

Zinemari buruzko blog bat da. Askotan sartzen naiz zinemari buruzko berriak ikustera. Zinemari buruzko blog dexente daude interneten, baina ordenagailu aurrean jarrita burura etortzen zaidan bakarra da. Estreinu berriak zientzuk diren, filmei buruzko bitxikeriak, kritikarri diren filmak,... Beraz, zinemari buruzko berri gehienak, edo askoren berri dut blog honekin.

http://www.blogdeviajes.com.ar/

Blog honetan, bidaiei buruzko sarrerak aurkituko ditugu. Bertan, blogak sortu dituzten bidaiak kontatzen idutzte. Bidai hauek egiterakoan sortu zaizkion trabak, gauza interesgarriak eta, gehien bat, bisitatzeko interesgarriak diren tokien berri ematen digute. Bidai bat egiten dugunean gainontzeko jendeak bisitatzen dituen tokietara joaten gara bakarrik, eta horrelako blogak oso lagungarriak dira bidai fresko, ez hain jendetsua eta ikuspegi ezberdin batetik egiteko.

Amy Winehouse:

Azkenaldi honetan, Amy Winehouse artista asko entzuten dut eta behin baino gehiagotan bere blog pertsonalera sartu naiz, http://www.amywinehouse.co.uk/. Bere musikari eta kontzertuei buruzko informazioa ematen du gehienbat eta hori da gehien gustatzen zaidana.

Todos con la Pantoja:

Ohiartzun handiena jaso duen webgunea sari bat irabazten du Estatuan, http://hazruido.com/ paginan. aurtengo irabazlea http://www.todosconlapantoja.com/ izan da. Bertan bi gazteek bidai bat irabazi dute Caribera. Bertan, pultsera bat oparitzen zioten webguneko erabiltzaileei. Saria irabazi du marketing biralagatik.

Leonor de Borbón:

Ariketa honetako blogen bila ari nintzela blog oso bitxia topatu nuen, http://leonordeborbon.blogspot.com/. Hasiera batean pentsatu nuen Leonor goraipatzeko blog bat izango zela, baina barruko tripak ikusi nizkionean asko harritu nintzen; Leonorrek idatziko blog bat dirudi. Blogean irakurri dudan bezala, ohiartzun handia izan zuen blog honek bere garaian. Hala ere, sarrerak ez dira gaurrena iristen, idazteari utzi zionten 2005eko abenduan.

Nork: miriaer.2008/02/28 11:13:31.099 GMT+1
Etiketak: blog | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)