Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/28 18:29:28.678 GMT+2

Martxoak 11

Jarrain jartzen dizuet Martxoak 11n egin ziren hauteskundeen dokumentua:

 

Nork: izaskunzalakain.2009/05/28 18:29:28.678 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/27 18:33:12.190 GMT+2

Delicious

Delicious zure faboritoak gordetzeko zerbitzu bat da. Askotan interneten gustuko orrialde asko aurkitzen ditugu, baina ez daukagu ohitura orrialde horren linka gordetzeko hurrengo batean berrio sartu nahi badugu web orri horretan. Horrelako despisteak ez gertatzeko eta nahi duzun guztietan zure web orri gustukoenetan sartzeko balio du Delicious. 


Deliciciusek eskaintzen digun veste zerbitzu interesgarria, informazio konpartitzearena da.  Besteen faboritoak ikusi nahi badituzu, Deliciusekin aukera izango duzu eta horrela artikulu, webgune, etb. interesgarrietara eramango zaitu zuzenean.


Delicious tag-en sistema erabiltzen du gure enlazeak klasifikatzeko eta horrela bilatzeko orduan errazago egiteko, bai gordetzen dituenari eta bai enlazeak bilatzen dituenari zure Delicius kontuan.

Hemen jartzen dizuet non esplikatzen du, zer den eta zertarako balio duen Delicious. Nahiz eta ingelesez egon, lagungarria izan daiteke.


 

Nork: izaskunzalakain.2009/05/27 18:33:12.190 GMT+2
Etiketak: faboritoak delicious enlazeak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/26 14:56:22.068 GMT+2

Adierazpen eskubidea

Maiatzak 10ean Rodrigo Rosenberg hil zuten tiroka Guatemala hirian. Bere heriotza baiono lehen, bere abokatuak bideo bat grabatu zion, non Rodrigo Rosenbergek bermatzen zuen bere heriotzaren arduraduna Álvaro Colom izan zela, Guatemalako presidentea. Hona emen bideoaren zati bat:

Honek jendetzan eragin handia izan zuen eta ohikoa den bezala, interneteko sare sozialetan  gaiari buruz asko hitz egin zen. Jean Fernando Anleu horietako bat izan zen eta hurrengo mezua bidali zuen Twitter sare sozialan: “Primera acción real sacar el pisto de Banrural quebrar al banco de los corruptos.”   Mezu honekin jendea animatu nahi zuen bere dirua Banrural-etik ateratzera, horrela Rodrigo Rosenberg-en hilketaren arduradun ekonomikoak zigortzeko. Honen ondorioz Jean Fernando Anleu salatu dute bildur finantzieroa probokatzeagatik, dirudienez hau Guatemalan delitua delako. Ondorioz epaileak Anleu-ri kartzelara eraman zion 5.000 euroko fiantzarekin. Berehala Twitter-ren mila erabiltzaile beraien kexak  azalerazten hasi ziren , ez daukagugure iritzia emateko eskubidea? Orain interneten zure iritzia botatzen dezunean espetxarattzen zaituzte? Ondorioz, milaka pertsonek beraien diru laguntzak eman dituzte Jean Fernando Anleu askatzeko. Azkenean hain handia izan da jendearen kexen mugimendua, libre utzi dutela.

Gizarte aske batean bizi gara eta gure iritzia emateko eskubide osoa daukagu, eta sare sozial batean debatea sortzeagatik ez litzateke horrelako ondoriorik gertatu behar. Gertaera ez gaitu izutu behar interneten idazterako orduan, esan bezala eskubide osoa daukagu interneten erabiltzaileok gure iritzia emateko, bildurrik gabe!

Nork: izaskunzalakain.2009/05/26 14:56:22.068 GMT+2
Etiketak: iritzia guatemala twitter | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/13 18:06:31.729 GMT+2

Google Calendar

Google Calendar oso praktikoa den aplikazioa da. Agenda pertsonala bat bezalakoa da baina sarean dagoena, horrela edozein lekutatik ordenagailu bat edukita, ikusi dezakezu zure egutegia. Gainera, zure gertakaria gertatu baino lehen, korreo bat bidaltzeko aukera eskaintzen du. Honetaz gain, beste lagunekin zure egutegia konpartitu dezakezu eta zure lagunek zure egutegian bere gertakizunak sartu ditzakete, zu baimena ematen badiezu noski.

Hemen uzten dizuet Google Calendar erabiltzen ikasteko bideo bat:

Sor dezaken arazo nagusiena da, beti ez daukagula ordenagailu bat eskura, eta askotan kalean gaudela adibidez, kontsultatu behar badugu gure egutegia, ezin izango dugula. Askotan gertatu daiteke ere, nahiz eta ordenagailua eskura eduki, internet ez edukitzea, beraz ezin izango genuke gure egutegia kontsultatu. Hala ere, ikasleentzako tresna erabilgarria eta aproposa iruditzen zait

Nork: izaskunzalakain.2009/05/13 18:06:31.729 GMT+2
Etiketak: egutegia google | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/10 13:24:42.513 GMT+2

ZuZeu

Euskaraz bizi garenak, zenbat aldiz sentitu gara mugatuak gure hizkuntzan ezagutu, informatu eta ikasi izan nahi izan dugunean? Tristea izan arren, askotan gertatu zaigu. Honengatik proiektu bat proposatu zen: euskarazko  webgune bat. Ez edozein wegune bat, baizik eta  material aberatsa izango duen webgunea, eta orduan Zu zeu sortu zen.


Zu zeu webgunea ez da soilik notiziak eskaintzen dituen lekua,ez, oraindik areago doa.  Zu zeu webgunea euskaraz gozatzeko aukera bat da. Bertan artikuluak, iritziak, informazioa, mundu osoko notiziak, zerbitzuak eta aukerak  aurki ditzakegu. Gainera gaur egun blogak hain garrantzitsuak direnez, Zu zeu blog pertsonal anzterako bat sortzeko aukera ematen dizu.

Nahiz eta euskarazko webgune bat izan, beste hizkuntzetatik hartutako edukiak ere eskaintzen dira, baina webgune honekin euskaldun internet zaleen artean kontaktuak jartzeko aukera da. Izan ere, Zu Zeu nahi duena da webgunearen erabiltzaileok webgunean parte hartzea, hau da, bertan idaztea, iritzia ematea, debatea sortzea…

Nork: izaskunzalakain.2009/05/10 13:24:42.513 GMT+2
Etiketak: informazioa euskara albisteak iritzia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/06 18:38:31.302 GMT+2

Kazetari multimedia

Lehengo egunean  Iban Aranzabal, Goienako zuzendaria,  etorri zitzaigun hitzaldi bat ematera. Hitzaldian Goiena taldeari buruz hitz egin zigun eta konkretuki Goienan bilatzen duten profil profesionalari buruz.
Goiena kooperatiban hainbat  komunikabide eskaintzen dituzte: irratia, telebista, egunkaria,… gainera, hemendik aurre eskuko telefonoa gero eta gehiago erabiliko da hedabide bezala. Izan ere, hau da Goienantzako pauso garrantzitsu bat, euskaraz sortzen dutena ahalik eta gehien zabaldu.
 

Iban Aranzabalen ustez, hedabideetan edukiak dira dagoen garrantzitsuena eta zailena. Askotan tresnei ematen diegu garrantzia (nola erabili kamara bat,…) baina ez da garrantzitsuena. Gaur egun, edozeinek ikasi dezake tresnak  erabiltzen, baina ezinezkoa da jakitea gai guztiotaz hitz egitea. Horregatik Iban Aranzabalen aburuz, gaur egungo kazetariak multimediak izan behar direla dio. Zer esan nahi du honekin? Kazetari bat kirolaren gaian jantzita badago, beti kiroletaz arituko da baina hedabide guztietan, hau da, idatzi egingo du, bideoak sortuko ditu,… Honenegatik, Goienako kazetari guztiak sortzaileak dira: gehienak kapaz izaten dira bideo eta argazki kamera erabiltzen, egunkarietan idazten dakite, irratian ateratzeko gai dira,… Honetarako kazetariek formazio jarraia izan behar dute.


Blogak ere garrantzia handia dute gaur egun, Goienan blog pertsonalak eta komertzialak aurki ditzakegu. Kazetari multimedia izateko “hizkuntzetara” moldatzea garrantzitsua da, hau  argi eduki behar dugu ez dela berdin blog batean idatzi behar edo egunkari batean.
 

Beraz, ondorio bezala esan dezaket, komunikabideetan lan egiteko garrantzitsua dela hedabide guztietan ibiltzea, kazetari multimedia bat izatea.

Nork: izaskunzalakain.2009/05/06 18:38:31.302 GMT+2
Etiketak: multimedia blog telebista irratia kazetaria goiena | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/04/21 15:55:03.462 GMT+2

Sare soziala

Sare sozial hauek gutxi gora behera orain dela urte bat jarri ziren modan eta gaur egun oso erabiliak dira. Nire kasuan, nahiko gazte nintzenetik pasatzen nituen ordu asko ordenagailuaren aurrean, baina garai horietan ez ziren sare sozial hauek erabiltzen. Orain dela bi urte inguru hasi zen lehenengo sare sozialaren boom-a, konkretuki Fotolog webgunearena. Fotolog argazkiak konpartitzeko erabiltzen da eta argazkiarekin batera nahi duzun komentario egin dezakezu. Ondoren, jendeak zure argazkia komentatu dezake. Fotologarekin argazkiak ateratzea gustukoa daukadanez, ateratako argazkiak bertan jartzen ditut eta horrela beste batzuei erakusten dizkiet nire argazkiak. Gainera egunean argazki bakarra igotzeko aukera ematen du, ez baduzu hilero ordaintzen behintzat, eta horrela ez da nekagarria izaten. Orain lehen baino askoz gutxiago erabiltzen dut, baina oraindik bertan daukat nahi dutenerako, asko gustatzen zait Fotologa baina beherakada handia izan du, orain modan dagoena Tuenti-a da

Tuenti bat ere daukat, noski. Orain dela urte bat lagun bat esan zidan egin behar nuela eta gonbidapen bat bidali zidan. Ez nekien ondo zer zen eta zertako nahi nuen baina ez nuen bi aldiz pentsatu eta nire Tuenti kontua sortu nuen. Lehenengo ez zeukan jende asko eta ez nuen asko erabiltzen baina unibertsitatera iritsi nintzanean aldatu egin zen. Lagunak banatu ginen eta kontaktatzeko oso egokia zela konturatu ginen. Beraz honi esker, koadrilakoen artean kontaktuen jartzen gara eta asteburutako planak egiten ditugu. Fotologa nik ateratako argazkiak erabiltzen dudan bezala, Tuenti-a gehien bat lagunen artean ateratako argazkiak jartzeko erabiltzen dut eta esan bezala lagunekin hitz egiteko. Tuentiarekin lagunak ikusteko aukera handiagoak ditut eta telefonoan asko aurrezten dut ere.

Iristen da egun bat, norbaitek esan dizula Tuentia Facebook baino okerragoa dela eta gainera Facebook-a internazionala dela, egun horretan Facebook kontu bar egin nuen ere baina oraindik ez dut asko erabiltzen, ez zait Fotologa eta Tuentia bezain sinplea iruditzen eta oraindik gure inguruan ez du izan boom ikaragarri hori, ziur nago egunen batean boom hori iritsiko dela eta Tuentia alde batera utzuko dugula, Fotologarekin egin genuen bezala eta Facebook-a erabiliko dugula gehien bat, eta egun hori iristen denean, nik nire kontua eginda edukiko dut.

Sare sozial honetan debora pasatzen dudala ez dut ukatuko baina nire bizitza ez dute aldatu. Ez nau obsesionatzen, azken finean argazkiak eta nire lagunak zaletasun bezala hartzen ditut eta horretarako erabiltzen ditut bi sare sozial hauek.

Nork: izaskunzalakain.2009/04/21 15:55:03.462 GMT+2
Etiketak: facebook tuenti | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/01 18:39:13.232 GMT+2

POP art

Hemen Pop Art mugimenduaren bitxikeri batzuk:


Nork: izaskunzalakain.2009/04/01 18:39:13.232 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/18 18:07:14.209 GMT+1

La ruta natural

La ruta natural laburmetraia jartzen dut.  Ikusi nuenean asko gustatu zitzaidan, originala irudi zitzaidan.Alex Pastor da bere zuzendaria. Historioan Divaden bizitza kontatzen du. Divad akzidente bat eduki ondoren, ez da ezertaz gogoratzen eta horregatik bere bizitza osoa errepasatzen du.

Ondo konturatzen bagara, bere izena berez David da. Arreta handiz ikusten baduzu bideo, konturatuko zara...

Nork: izaskunzalakain.2009/03/18 18:07:14.209 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/16 18:10:50.235 GMT+1

Intimitatea hausten

Pribatua dena beti eremu partikular betean geratzen da? Klasean ikusi dugun kasuan behintzat, ez. Euskal Herri osoan jadanik famatua den neskaren istorioa hitz egitekoak eman ditu. Denok (edo askok behintzat) dakigun bezala, neska batek bere mutilari “sorpresa” bat emateko asmotan, bideo batzuk grabatu zituen bere mugikorrean. Mugikorra galdu egin zuen eta norbaitek aurkitu zuenean eta bideo horiek ikusi zituenean, bideo horiek hedatu zituen, egun gutxira Euskal Herri osoak neska horren bideoak ikusi zituen.

 

Neskaren bizitza guztiz aldatu da, baina zeinena da errua? Neskarena? Mugikorra aurkitu zuen mutilarena?

Nire aburuz, errua pertsona bakar bati botatzea ez da bidezkoa, kasu honetan behintzat. Itxuraz, errua mugikorra aurkitu zuen mutikoarena da, ez baitzuen errespetatu neskaren intimitatea eta hori errespetatzen jakin behar da, nahiz eta morboa asko erakarri. Bestalde, neskaren aldetik arduragabetasun jarrera ikusten dut. Izan ere, jakinda gauza oso pribatuak dituzula zure mugikorrean ardura handiarekin ibili behar zara, horrela ez bada arriskatu egiten zara gertatu zitzaion bezalako zerbait gertatzea, eta gauza horiek gertatzeko probabilitate ugari egoten dira, ez da lehenengo kasua ezta azkena izango.

 

Gai gatazkatsua dugu hau, bakoitzak pentsaera bat horrekin batera iritzi pertsonal bat izango du. Hala ere, gertatu dena gertatu da eta atzera bueltarik ez dago. Honekin behintzat ikasi dezakegu, zer jarrera hartu edo behintzat zein jarrera ez hartu kasu honetan aurkitzen bagara, bai bideoak egin zituen neskaren kasua edo bideoak aurkitu zituen mutilaren kasuan.

Nork: izaskunzalakain.2009/03/16 18:10:50.235 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)