Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/26 14:56:22.068 GMT+2

Adierazpen eskubidea

Maiatzak 10ean Rodrigo Rosenberg hil zuten tiroka Guatemala hirian. Bere heriotza baiono lehen, bere abokatuak bideo bat grabatu zion, non Rodrigo Rosenbergek bermatzen zuen bere heriotzaren arduraduna Álvaro Colom izan zela, Guatemalako presidentea. Hona emen bideoaren zati bat:

Honek jendetzan eragin handia izan zuen eta ohikoa den bezala, interneteko sare sozialetan  gaiari buruz asko hitz egin zen. Jean Fernando Anleu horietako bat izan zen eta hurrengo mezua bidali zuen Twitter sare sozialan: “Primera acción real sacar el pisto de Banrural quebrar al banco de los corruptos.”   Mezu honekin jendea animatu nahi zuen bere dirua Banrural-etik ateratzera, horrela Rodrigo Rosenberg-en hilketaren arduradun ekonomikoak zigortzeko. Honen ondorioz Jean Fernando Anleu salatu dute bildur finantzieroa probokatzeagatik, dirudienez hau Guatemalan delitua delako. Ondorioz epaileak Anleu-ri kartzelara eraman zion 5.000 euroko fiantzarekin. Berehala Twitter-ren mila erabiltzaile beraien kexak  azalerazten hasi ziren , ez daukagugure iritzia emateko eskubidea? Orain interneten zure iritzia botatzen dezunean espetxarattzen zaituzte? Ondorioz, milaka pertsonek beraien diru laguntzak eman dituzte Jean Fernando Anleu askatzeko. Azkenean hain handia izan da jendearen kexen mugimendua, libre utzi dutela.

Gizarte aske batean bizi gara eta gure iritzia emateko eskubide osoa daukagu, eta sare sozial batean debatea sortzeagatik ez litzateke horrelako ondoriorik gertatu behar. Gertaera ez gaitu izutu behar interneten idazterako orduan, esan bezala eskubide osoa daukagu interneten erabiltzaileok gure iritzia emateko, bildurrik gabe!

Nork: izaskunzalakain.2009/05/26 14:56:22.068 GMT+2
Etiketak: iritzia guatemala twitter | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru