Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/06 18:38:31.302 GMT+2

Kazetari multimedia

Lehengo egunean  Iban Aranzabal, Goienako zuzendaria,  etorri zitzaigun hitzaldi bat ematera. Hitzaldian Goiena taldeari buruz hitz egin zigun eta konkretuki Goienan bilatzen duten profil profesionalari buruz.
Goiena kooperatiban hainbat  komunikabide eskaintzen dituzte: irratia, telebista, egunkaria,… gainera, hemendik aurre eskuko telefonoa gero eta gehiago erabiliko da hedabide bezala. Izan ere, hau da Goienantzako pauso garrantzitsu bat, euskaraz sortzen dutena ahalik eta gehien zabaldu.
 

Iban Aranzabalen ustez, hedabideetan edukiak dira dagoen garrantzitsuena eta zailena. Askotan tresnei ematen diegu garrantzia (nola erabili kamara bat,…) baina ez da garrantzitsuena. Gaur egun, edozeinek ikasi dezake tresnak  erabiltzen, baina ezinezkoa da jakitea gai guztiotaz hitz egitea. Horregatik Iban Aranzabalen aburuz, gaur egungo kazetariak multimediak izan behar direla dio. Zer esan nahi du honekin? Kazetari bat kirolaren gaian jantzita badago, beti kiroletaz arituko da baina hedabide guztietan, hau da, idatzi egingo du, bideoak sortuko ditu,… Honenegatik, Goienako kazetari guztiak sortzaileak dira: gehienak kapaz izaten dira bideo eta argazki kamera erabiltzen, egunkarietan idazten dakite, irratian ateratzeko gai dira,… Honetarako kazetariek formazio jarraia izan behar dute.


Blogak ere garrantzia handia dute gaur egun, Goienan blog pertsonalak eta komertzialak aurki ditzakegu. Kazetari multimedia izateko “hizkuntzetara” moldatzea garrantzitsua da, hau  argi eduki behar dugu ez dela berdin blog batean idatzi behar edo egunkari batean.
 

Beraz, ondorio bezala esan dezaket, komunikabideetan lan egiteko garrantzitsua dela hedabide guztietan ibiltzea, kazetari multimedia bat izatea.

Nork: izaskunzalakain.2009/05/06 18:38:31.302 GMT+2
Etiketak: multimedia blog telebista irratia kazetaria goiena | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eta non daude loturak?

Nork: Joxe Aranzabal.2009/06/17 16:01:03.129 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru