Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/04/21 15:55:03.462 GMT+2

Sare soziala

Sare sozial hauek gutxi gora behera orain dela urte bat jarri ziren modan eta gaur egun oso erabiliak dira. Nire kasuan, nahiko gazte nintzenetik pasatzen nituen ordu asko ordenagailuaren aurrean, baina garai horietan ez ziren sare sozial hauek erabiltzen. Orain dela bi urte inguru hasi zen lehenengo sare sozialaren boom-a, konkretuki Fotolog webgunearena. Fotolog argazkiak konpartitzeko erabiltzen da eta argazkiarekin batera nahi duzun komentario egin dezakezu. Ondoren, jendeak zure argazkia komentatu dezake. Fotologarekin argazkiak ateratzea gustukoa daukadanez, ateratako argazkiak bertan jartzen ditut eta horrela beste batzuei erakusten dizkiet nire argazkiak. Gainera egunean argazki bakarra igotzeko aukera ematen du, ez baduzu hilero ordaintzen behintzat, eta horrela ez da nekagarria izaten. Orain lehen baino askoz gutxiago erabiltzen dut, baina oraindik bertan daukat nahi dutenerako, asko gustatzen zait Fotologa baina beherakada handia izan du, orain modan dagoena Tuenti-a da

Tuenti bat ere daukat, noski. Orain dela urte bat lagun bat esan zidan egin behar nuela eta gonbidapen bat bidali zidan. Ez nekien ondo zer zen eta zertako nahi nuen baina ez nuen bi aldiz pentsatu eta nire Tuenti kontua sortu nuen. Lehenengo ez zeukan jende asko eta ez nuen asko erabiltzen baina unibertsitatera iritsi nintzanean aldatu egin zen. Lagunak banatu ginen eta kontaktatzeko oso egokia zela konturatu ginen. Beraz honi esker, koadrilakoen artean kontaktuen jartzen gara eta asteburutako planak egiten ditugu. Fotologa nik ateratako argazkiak erabiltzen dudan bezala, Tuenti-a gehien bat lagunen artean ateratako argazkiak jartzeko erabiltzen dut eta esan bezala lagunekin hitz egiteko. Tuentiarekin lagunak ikusteko aukera handiagoak ditut eta telefonoan asko aurrezten dut ere.

Iristen da egun bat, norbaitek esan dizula Tuentia Facebook baino okerragoa dela eta gainera Facebook-a internazionala dela, egun horretan Facebook kontu bar egin nuen ere baina oraindik ez dut asko erabiltzen, ez zait Fotologa eta Tuentia bezain sinplea iruditzen eta oraindik gure inguruan ez du izan boom ikaragarri hori, ziur nago egunen batean boom hori iritsiko dela eta Tuentia alde batera utzuko dugula, Fotologarekin egin genuen bezala eta Facebook-a erabiliko dugula gehien bat, eta egun hori iristen denean, nik nire kontua eginda edukiko dut.

Sare sozial honetan debora pasatzen dudala ez dut ukatuko baina nire bizitza ez dute aldatu. Ez nau obsesionatzen, azken finean argazkiak eta nire lagunak zaletasun bezala hartzen ditut eta horretarako erabiltzen ditut bi sare sozial hauek.

Nork: izaskunzalakain.2009/04/21 15:55:03.462 GMT+2
Etiketak: facebook tuenti | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru