Zerbait idatzi aurretik, lehentasuna geure buruak aurkezteak duela uste dugu. Hortaz, arretaz irakurri ondorengo lerroak.
Lehenik eta behin, blog eta ekimen honen arduradunak Euskal Herriko
lau gazte garela azpimarratu nahi dugu. Geure izenak, Leire
LarraƱaga(urretxuarra), Maddi Urkia eta Ane Pico(oƱatiarrak) eta Axier
Arriaga(zarauztarra) dira. 1988an munduratuak gara guztiok eta Haur Hezkuntzako ikasketak burutu genituen iaz. Orain Psikopedagogia eta Hezkuntza Berezia ari gara ikasten.
Martxan jarri dugun proiektua praktiketan bizi izandako egoerak bultzatua izan da, geure begiekin ikusi baitugu bertako haurren egoera latz eta gordina. Hezkuntza erroetatik helduta dugula bizi garenez, eta bizitako errealitatearen larritasunak kezkaturik, bi aldiz pentsatu gabe jarraian azalduko zaizuen ekimena jarri dugu abian.
Beraz, gure buruak modu arin batean aurkeztu ostean, pixkanaka-pixkanaka informazio gehiago emango dugu hurrengo idatzietan.
Ea interesgarria eta baliagarria egiten zaizuen,
Ongi etorri eta on egin!! Eta ahal baduzu lagundu!!