Etx Kultur Elkartea

sortu,parte hartu,herri kultura landu

Ez dugu askotan izan Kemen Lertxundik eta GARDEN taldeak emandako kontzertua entzuteko aukerarik. Ez da hitzik, espresiorik adierazteko modurik. Taldearen laguntzaz, freskotasuna, gogoa eta ilusioa. Akustikoan berriz, gertutasuna, sentiberatasuna. Ume, gazte ta zaharragoak zentzumen guztiak bizirik.Akustikak ez zion lagundu kontzertuari. Aretoan sortzen den ohiartzuna dela eta 46 ikusleak denboraz itxaron zuten kontzertua hasteko musikariak frogak egiten zituzten bitartean. Gure aldetik barkamenak eta eskerrak izandako pazientziagaitik eta noski musikariei eskerrak egindako ahalegina gaitik...


Hilabete honetan, Kemen Lertxundi Ondarrutarrak bisitatuko gaitu eta gure jardunean abestiei tarte bat egingo diegu. Kantaldia eskainiko du Kemenek gitarra eta musikitarra oinarri gisa hartuta, halabaina talde lagun izango ditu baxua, bateria, gitarra eta pianoa.Euskaraz eta sorkuntza propiodun abestiak abestuko ditu "Atzoko gabaz" izeneko diskan bildu dituenak, irakurgai uzten dizuegu Gazte Sarea informazioa agentzian egin elkarrizketa.Gonbita luzatua dago, orain gozatzea dagokigu; bitartean berotze aldera entzun Kemen hemen klik eginda. Apirilaren 27 an gabeko 22:00 etan Etxebarriko Udale...


Gure herrian ere, euskararen erabilerak badu % a non erderak entzuten diren kalean. Izan gaztelera, izan wolof a izan frantseza edo polakoa. Hona hemen Proiektu honen sustatzaileek azaltzen dutena: Lortu nahi diren helburuak, partaideen arabera izango dira beraz: euskaldun berrientzako, euskara erabiltzera ohitzea eta hitz-jarioa areagotzea; oraindik inolako ezagutza daukatenentzat, euskararekiko lehen kontaktua erraztea eta ikaste prozesuan murgiltzea, euskara klaseak eta erabilera uztartuz; eta euskaldun zaharrentzako, gure hizkuntzaren aldeko hartu beharreko konpromisoaz ohartzea, eta ho...



EUTSI! du izena Alberto J. Gorritiberea Zumaiarrearen film berriaren izenburua, bertan lan gatazka baten barruan honi aurre egiten saiatuko dira eta beraien protesta kirol afizioarekin bat eginda aurrera aterako dute. Pelikula hau izan daiteke drama, komedia... Egin Klik irudian eta Ikusi trailerra: Sinopsia:Kepa eta Martin haurtzaroko lagun minak dira, txirrindularitza zaleak. Berrogeina urte inguru dituzte eta lan egiten duten enpresa, Saldix Corp. bi urtez dabil gatazkan langileekin. Enpresa bete nonbaitera eramango dutela zabaldu denean, Martin aita izateko puntuan dago, eta krisialdi...


Jada badakizue, igandean hartuko dugu parte korrika honetan eta ez gara bakarrak izango, ETXEBARRIKO KANTARIAK eta ANTERKI TALDEAk ere girotuko dute eguna. KANTARIEK lau kanta abestuko dituzte eta Antzerki taldekoek esketx bat egingo dute. Han izango gara, aitzakiari HELDUta, HITZARI egunero eutsi nahi diogulako. Zuek ere parte hartu korrika honetan eta ostegunean Karrantzan elkar ezagutu ondoren Iruñan elkar agurtuko dugu.


15.KORRIKA

etx 1456132395106 Etx Kultur Elkartea | 2007-03-10 19:26

Datorren matxoaren 22 an abiatuko da 15.Korrika Karrantzatik eta Apirilaren 1 ean bukatuko da Iruñean. Aurtengoan ere kultur taldeak parte hartuko du eta korrika bultzatuko du, Markina-Xemeindik pasatuko da martxoaren 25 ean eta han izango gara, korrika.   egin klik irudiari eta entzun korrikako abestiak PIRRITX ETA PORROTX: TXIS PUN ! KORRIKA  


Datorren igandean, martxoak 25 Gorbeara irteera antolatu dugu. Igandean goizeko 8:30 etan aterako gara Olaia aurretik eta Pagomakurrera arte kotxez joango gara. Handik, Gorbearako bideari ekingo diogu eta pare bat orduan gurutze azpian egon nahi dugu. Beheranzko bidean, aterpetxean hamaiketakoa egin eta eguerdirako etxera itzuliko gara. Zita jarria dago, zatoz!                 


Etx kultur taldeak bere ibilbidea 2001.urtean hasi zuen. Gure herria aurreko hamarkadetan kulturan aberatsa izan bada ere, azken urteotan izandako gainbeheraz kezkatuta hausnarketa egin genuen zenbait herritarrok. Biltzen hasi ginen, bilerak gora eta bilerak behera, hortik Kultur Taldea sortu genuen, gure herriari, kultur espresio ezberdinak jorratuz ekarpena egin asmoz eta egurekokotasuneko gaiako jorratuz. egun bide horretan gabiltza baina, herrian ezeze, gure berri emanez teknogia berrien laguntzarekin hedatu nahi dugu jarduna.


etx 1456132395106

ETX KULTUR ELKARTEA etxtaldea@hotmail.com

VII.MENDI IBLIALDIKO ARGAZKIAK 2012/05/13

www.flickr.com
Éste es un módulo Flickr que muestra fotos o videos públicos de ETX KULTUR TALDEA. Crea tu propio módulo aquí.