





Nork: etxebizitza.2008/06/04 13:37:28.148 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Etxebizitza eskubidea da. Pertsona orok, gure bizitza era duin batean garatzeko oinarrizko eskubide eta beharra. Gizarte guztiak, eta gazteok batez ere, urratua dugun eskubidea.
Etxebizitza eskubidea, etxebizitza duina erabiltzeko dugun eskubidea bezala ulertzen dugu, eta ez honen jabe izateko eskubidea bezala.
Egun, etxebizitza eskubidea urratua dugun eskubidea da. Arazo larria dago honen inguruan, eta honen kaltetu zuzenak gazteak gara. Gainera, ez dute arazo hau konpontzeko neurririk hartzen, espekulatzaileen mesedetan.
Oinarrizko eskubide hau bermatu beharrean, negozio bihurtu dute. Gazteon kalterako eta gutxi batzuen poltsikoen mesederako negozio. Eskubide urraketa honen erantzuleak, inmobiliariak, konstruktorak, promotorak, bankuak eta egungo instituzioak dira. Azken hauek, etxebizitza duin bat eskuratzeko politika eraginkorrak burutu beharko lituzkete. Hauen ardura da jendearen etxebizitza beharrizanei buruzko ikerketak burutzea. Gazteok pairatzen dugun eskubide urraketa honekin bukatu behar dugu, bizi dugun egoera honekin bukatuko dugu.
Egungo egoera honen aurrean alternatibak daude, eta hauek anitzak dira. Okupazioa legitimoa dela uste dugu, etxebizitza hutsen kasuan, egungo etxebizitza politikari erantzun moduan eta presio bitarteko bezala.Uneko alternatiba erreal eta egingarri bakar bezala Alokairu Soziala finkatzen dugu, gaurko errealitatea aldatuko duen alternatiba.
Etxebizitza politiken inguruko interesa ikusirik, eta honek nafartar guztion gain daukan eraginarengatik, herritarrak bertan parte hartzeko bideak eta medioak sortu behar direla uste dugu.
Alokairu Sozialak bi ezaugarri nagusi barneratu beharko ditu, publikoa – herritarra izatea eta alokairuan izatea. Publiko eta herritarraz ari garenean zera esan nahi dugu, erakunde publikoek, gure oinarrizko beharrak bermatzearen betebeharra dute. Horregatik, etxebizitzen gestioa hauen esku gelditu behar da, hau da, herriaren esku. Horrela soilik lortu ahal izango dugu etxebizitza gutxi batzuen negozio izatetik, denok gozatu ahal izango dugun zerbaitera bihurtzea. Herriaren esku gelditu behar da beraz etxebizitzaren gestioa, eta honek bere biztanle guztiei bermatuko die eskubide hau.
Etxebizitzaren gestioa, ekimen pribatuari eskuetatik kendu behar diogu. Horregatik beharrezkoa da etxebizitzak alokairuan izatea, bestela, ekimen pribatuaren esku geldituko liratezke, berriro ere negoziorako tresna bihurtuz. Alokairuak, jendearen gaitasun ekonomikoaren araberakoak izan behar dira, eta baldintza seguruak eskaini behar dizkigu, egun batean kale gorrian geratu ez gaitezen.
Honetaz gain etxe – hutsei irtenbidea eman behar zaiela uste dugu, hauek ere, askotan espekulatzeko eta negoziorako erabiltzen baitira. Hauekin neurriak hartzea behar-beharrezkoa da, zentso bat eginez eta legez jarduketa publikoak erregulatuz, fiskalak eta desjabetzakoak barnebilduz, efektiboa bihurtuz etxebizitza hauek alokairuan eskaintzea. Ezbaitu logikarik etxebizitza eraikitzen jarraitzea, Iruñerrian 20.000 etxe – huts inguru ditugun bitartean.
Gainera, garapen urbanistiko sostenigarri baten alde apustua egin behar dugula uste dugu, non, ingurumenaren babesa, hiriguneen garapen prozesuan zati integrante bat izango den, gure ekosistemaren babesa bermatuz.
Guzti honengatik, manifestua sinatzen dugun eragile ezberdinek, Ekainaren 21ean burutuko dugun etxebizitza eskubidearen aldeko egunean parte hartzeko dei egiten dizuegu. Egunean burutuko diren ekimen ezberdinetan, Iruñerriko gazte guztiei zuen harritxoa jartzea eskatuz.
GAZTE ATERPEA, IGA (Iruñerriko Gazte Asanbladak),
GURE ATARIA, VIVIENDA DIGNA, KALEAN
Nork: etxebizitza.2008/06/03 20:59:33.790 GMT+2
Etiketak:
| Permalink