2012/05/04 14:37:20.820 GMT+2
-Nire liburuetaz asperturik nago.. -Ez daukat denborarik erostera joateko.. -Orain krisia dela eta ezin dut dirua liburuetan gastatu… BLA BLA BLA!! Aitzekiak denak!
Etxeluze Gaztetxeak irakurtzea gustuko duzuen guztientzat eta aurretik aipatutako arrazoi ustel horiei erantzuna emanez, liburu ibiltariak zabalduko ditu Euskal Herritik abentura berrien bila!!
-Etaa.. zer da liburu ibiltariaren kontu hori??
-Etxeluze Gaztetxeak hainbat liburu utziko ditu inguruko txoko ezberdinetan, nahi duenak irakurri eta nola ez, beste nonbait uzteko irakurle berrien bila!
-Eta nola dakigu zein diren Gaztetxeko liburuak?
-Liburu guztiek Etxeluze Gaztetxeko logoa eta etiketa bat eramango dute, honen moduan:

Beraz, etxean askotan irakurritako eta iadanik behar ez dituzun liburuak, zuen gustukoak besteren batek irakurtzea nahi baduzue… Orioko Etxeluze Gaztetxearentzat liburu guzti horiek Liburu Ibiltari bilakatzea ohore bat izango da inguruko herrietatik zabaltzeko!
Nork: etxeluze.2012/05/04 14:37:20.820 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/03/26 17:14:43.096 GMT+2
Nork: etxeluze.2012/03/26 17:14:43.096 GMT+2
Etiketak:
argazkiak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/03/08 14:53:06.207 GMT+1
Giro paregabea joan den ostiralekoa!
Kontzertu bikainak eskaini zizkiguten Morphina eta Kasik taldeek!!
Eta ahaztu gabe, eskerrik asko inguruko herrietatik berturatu ziren guztiei
ere!
Jarraian, Mikel Fernandez argazkilariaren eskutik gaueko argazki batzuk:








Nork: etxeluze.2012/03/08 14:53:06.207 GMT+1
Etiketak:
argazkiak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/29 17:27:29.801 GMT+1
Ostiral honetan kontzertua izango da gaztetxean: kasik eta morphina izango dira
jotzen 22:30ak aldera.
www.myspace.com/kasiktaldea
www.myspace.com/morphinataldea
Gonbidatuta zaudete guztiok!
Nork: etxeluze.2012/02/29 17:27:29.801 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/28 21:02:32.040 GMT+1
Ez dakit zergatik,
ia eztabaida guztietan aditzen dudan azken esaldia den; “zuk zurea eta nik
nirea, baina biak dira onargarri”. Ño! Espresio hau kasu guztietan erabiltzea,
ez dela baliagarri esango nuke. Eztabaida gai batzuetan baliagarri izan liteke,
baina zoritxarrez, erlatibismoaren alderdi hau eztabaida guztietara zabaltzen
ari gara eta ez dut uste, moral eta etika kontuetan, “zuk zurea eta nik nirea”
espresioak balio duenik.
Egia da gustuez
hitz egiten dugunean, iritzi ezberdinak egon daitezkeela: Ea zakilaren neurriak
inporta duen ala ez, gustu kontua denez, gizon edo emakume batek baietz esan
lezake, eta besteren batek aldiz jostagarria den bitartean ezetz. Koadrilako
afaria bat egiteko menua aukeratzean, oilaskoa saltsan edo erreta, nola den
hobea eztabaidatzean, baliagarria litzateke. Bina lehen esan bezala, moral eta
etika alorretan ez.
Imajina dezagun,
arrazakeriaz, homofobiaz, genero indarkeriaz, birziklatzeaz… edo estiloko beste
gai batetaz hizketan dihardugula lagun batekin, taberna batetan; Onar al
genezake gure lagun horrek, etorkinak gutxiestea eta beraien jatorrizko herrira
bidaltzeko jarrera edukitzea. Edo homosexualak gaixoak direla argudiatzea, edo
matxista izatea eta bere bikotekidea bere zerbitzura edukitzea, edo klima
aldaketa ez dela egia eta ez dela birziklatu behar esatea edo…
Ildo beretik, bada
puri-purian dagoen estabaida gai bat ere, historia. Orain Euskal Herriko
historia idatzi behar omen da. Historiako protagonista ezberdinek, ikuspuntu
ezberdinekin, bando ezberdinetakoak, denek nahi dute idatzi histroia. Bakoitzak
bere modura gainera. Bakoitzak bere ikuspuntuak eta baloreak errelatoen
kontaketen bidez zabaldu nahi ditu. Nolabait esateko irabazleen eta galtzaileen historia bat sortzeko arrisku
larria dago. Eta arazo hau onartezina da, historia bakarra izan zelako eta
beste narrazio pertsonal guztiak interpretazioz beteriko narratibak direlako.
Beraz kontuz ibili
erlatibismoarekin, dena errespetagarri den ideiarekin, zuk zurea eta nik nirea
esaldiarekin. Besterik gabe, hiru minutu inguru hausnartzeko arrazoirik eman
badizuet bete dut nire helburua, ondo izan.
EGOITZ DORRONSORO
Nork: etxeluze.2012/02/28 21:02:32.040 GMT+1
Etiketak:
iritzi
artikulua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/23 15:11:01.265 GMT+1
Taberna eta desfileko mozorroen epaile, sukaldari, bazkaikide, dantzari, abeslari, ... gustura ibili ziren
zomorro txikiak oriotarrak beldurtzen!!
