Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/10/16 12:54:56.355 GMT+2

Ainhoaren urtebetzeko eguna

Atzo, urriak 15 blog hau egiten duen nire lagun Ainhoaren urtebetetze eguna izan zen; 19 urte bete zituen.
Bere etxean gelditu zen atzo, bere eguna bere familiakoekin ospatzeko. Pisukideok goizean goiz sms bat idatzi genion zoriontzeko, eta gauen deitu egin genion. Ainhoak pozez hartu zuen gure deia. Pisukide bat bere etxean zegoen, gaixorik (Ainhoa ta ni falta gara bakarrik gaixotzeko, ai ama!), beraz, beste hirurok deitu genion. Aurrena zorionak abestu genion eta ostean, banaka zoriondu genuen.
Gaur, bere eguneko afaria ospatuko dugu etxean. Etxekoez gain unibertsitateko lagun batzuk ere etorriko dira. Patata tortila, gulak, entsalada, txaka, pate... jango dugu. Postrea, gonbidatuek ekarriko dute. Ea zer moduz irtetzen den. Hurrengo blog batean kontatuko dugu.

ZORIONAK AINHOA!!!                                       PA!

Nork: etxetikat.2007/10/16 12:54:56.355 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.