Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/10/28 13:29:22.114 GMT+1

Dutxa madarikatua

 

Bi komun ditugu pisuan, bata bi pertsonentzat dutxa txiki batekin  eta bestea hirurentzat bainuontzi batekin .  Itxasok eta biok, bikoa konpartitzen dugu eta dutxa hartzeko garaian sekulako  komeriak izaten ditugu.

Pasa den astean, dutxa bero bat hartzen hari nintzen lasai lasai, ilea xaboiaz igurztu nuen bitan , urarekin xaboia kendu, bukatzeko ur hotz pixka bat… eta dutxako gortina alde batera bota nuenean ateratzeko asmoz…ama!!! Komun txiki osoko zorua urez gainezka zegoen.!!

Oihuka hasi nintzen norbaitek fregona bat ekar zezan eta han ibili nintzen… arropa ezin jarri, biluzik komuna garbitzen.

Zirudienez ile multzo bat zegoan dutxako zulotxoan, horregatik ez zen ura tututik pasatzen.

Azkenean, sardexka batekin lortu genuen zikinkeria kentzea.

 

Nork: etxetikat.2007/10/28 13:29:22.114 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.