Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/11 21:19:05.724 GMT+1

Lan eta lan

Pasa den astean, urduri xamar ibili ginen… Ikerkuntzako kontroltxo bat geneukan eta bideo blog bat osatu behar genuen. Beti bezala, bezpera iritsi arte ez ginen serioski ikasten hasi. Hura arratsalde aspergarria… bakoitza logela batean ikasteko ahaleginetan.

Azkenean gaua iritsi zen, afaldu eta telebista lasai lasai ikusten geratu beharrean, han ibili ginen 12ak arte eskema ziztrin bat egiten.

Hurrengo goizean, azterketa egiteko prest geundela… zer? …eta irakaslea gaixo zegoela…

Hau amorrua… aurreko arratsalde osoa eta azterketarik ez?  Hala ere askok poza handia hartu zuten normala denez.

Asteburu hau ere gelditu gabe ibili nahiz bideo bloga egiteko saiaketak egiten…hau eromena, espero dut aste honetan pixukideek muntaia egiten laguntzea…( eh Itzi…..jeje)

Egia esan kurtso honetan martxa ederra daramagu.

Ea datorren aste hau lasaiagoa izaten den, gainera ostegunean primeran ahaztuko ditugu eginbeharrekoak, gure etxean afari bat antolatu dugu klaseko batzuekin eta gero parranda egiteko asmoa dugu.

Nork: etxetikat.2007/11/11 21:19:05.724 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.