Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/10/04 23:47:34.283 GMT+2

Ongi etorri!

        Etxetik at ikastera joateak, esperientzia berri asko biziarazten dizkizu. Horien artean, pisu bat partekatzea, eta hau da gure kasua.

        Iaz elkar ezagutu genuen bost neska gara familia txiki hau osatzen dugunak. Bostak ikasleak gara, euskaldunak,  gipuzkoarrak eta lehen aldiz konpartitzen dugu pisu bat familiakoak ez direnekin. Hala ere, guztiak oso ezberdinak gara, eta honek eragin handia du gure elkarbizitzan: janaria, garbiketa, aisialdia, ikasketak…

        Hemendik aurrera gure kontuen berri izango duzue blog honen bidez. Espero dugu gure txoko honetan adierazitakoak noizbait gure egoeran egongo direnentzat lagungarri izatea.

                                                                          Ainhoa eta Itziar

 

 

Nork: etxetikat.2007/10/04 23:47:34.283 GMT+2
Etiketak: alokatu ikaslea bilbo pisua pisukide elkarbizitza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.