2009/05/19 15:46:17.298 GMT+2
Hau al da iritsi askatasuna?
Rosenberg hil baino lehen bideo bat grabatu zuen, bere hilketaren erruduna Guatemalako presidentea, Alvaro Colom; honen idazkari pribatua eta emaztea gaizkileak zirela esanez.
Rosenberg hil egin zuten eta bideoa mundu osotik zehar sakabanatu dute eta orain edonork youtuben ikusi dezake.
Gizartean askotariko erantzunak egon dira arazoaren aurrean. Batzuk, Colom presidentea defendatzen dute, beste batzuk aldiz, Jean Fernando Anleu bezalaxe, heriotzaren erruduna kartzelan ikusi nahi duten. Horregatik, presidenteak dituen bankuetatik herritarron dirua kanporatzea proposatu zuen Twitterren, boikot moduan. Guzti honen eraginez, kartzelara eraman dute eta ateratzeko fidantza ordaintzea du aukera bakartzat, baina Twitterren ibiltzen den jendeak laguntzeko prest dirua eman dio Anleui.
Egia esateko, berri honi buruz gutxi nekiela esan beharra daukat, soilik Rosenberg presidentea norbait hiltzeaz salatzen zutela nekien, baina guztia irakurri ondoren harrituta gelditu naiz.
Ez zait batere normala iruditzen, pertsona bat kartzelara eramatea interneten soilik esaldi bat idazteagatik, hau al da iritsi askatasuna? Zentzugabea iruditzen zait ustezko hilketa bategatik kartzelara ez bidaltzea eta justizia egiten saiatzeagatik bai.
Nola dagoen mundua!
Zuek zer deritzozue?
Nork: jonearnal.2009/05/19 15:46:17.298 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/12 15:22:43.687 GMT+2
Tagzania
GETXO
Kaixo lagunok!!
Oraingo honetan Tagzaniarekin datorkizuet, mapak sortu eta partekatzeko aukera dugu Tagzaniaren bidez. Proiektu erakargarria benetan!
Oso ideia ona dela uste dut, askotan gauzak azaltzeko mapak erraztasun handia ematen digute, beraz zergatik ez aprobetxatu?
Nik beste egunean sortu nuen nire kontua eta gauza asko bilatu izan ditut dagoeneko, nire etxea adibidez. Mapan ikusten den bezala Getxon bizi naizela ikus dezakezue, herri polita benetan. Besterik gabe, Ondo izan!
Nork: jonearnal.2009/05/12 15:22:43.687 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/08 18:35:42.602 GMT+2
ZuZeu
ZuZeu, Hasier Etxeberriak eta Mikel Lasak sortutako albistaria dugu.
Pasadan astean, Huhezira etorri eta haien proiektu berria aurkeztu ziguten. Haiek esan ziguten bezalaxe, oraindik ez zuten ofizialki aurkeztu eta azalpen guztien ondoren gure iritzia zein zen jakiteko irrikan zeuden.
Han geunden gehienoi ideia interesgarria iruditu zitzaigun, albistari honetan, edozeinek igo dezakeelako bere iritzi edo albiste propioak, denok parte hartu ahal dugun proiektu baita. Hala ere, igotzen den hori, errespetuz eta euskaraz idatzia egotea dira oinarrizko baldintzak.
Interesgarria ezta? Orduan badakizue, ordenagailuan ZuZeu idatzi eta hasi zaitez miatzen!

Nork: jonearnal.2009/05/08 18:35:42.602 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/08 18:11:32.237 GMT+2
Iban Arantzabal
Pasadan egunean Web 2.0ko klasera Iban Arantzabal, Goienako zuzendaria, hitzaldi bat ematera etorri zitzaigun .Gauza askori buruz aritu zen hizketan, baina gehien nabarmendu zuena, egun bilatzen diren perfilak izan zen. Berak esan zuenez, kazetari batek, arlo desberdinei buruz asko jakin behar du eta ez soilik gustatzen zaiona. Hala ere, kazetariak aukeratzekoan lana eta gustuak kontuan hartzea garrantzitsua dela zioen.
Iban Arantzabalek arrazoi handia duela uste dut, hedabideetako munduan lan egiteko gai desberdinak menperatu behar dira, ez baitakigu zein izan daitekeen gure hurrengo lanaren gaia.

Debagoienako web orria.
Nork: jonearnal.2009/05/08 18:11:32.237 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/04/21 15:38:42.134 GMT+2
Tuenti
Tuenti, hasieran unibertsitateko jende ikasmateriala banatzeko sortu zen webgune soziala dugu, baina sorreratik egun arte asko igaro da.
Nik pasadan urteko udan sortu nuen kontua, nire lagun guztiak zuten jada eta jaietan ateratzen genituen argazkiak igo eta horiei buruz hitz egiten zuten tuentin. Urte oso baten ondorioz azkenean konbentzitu ninduten eta tuenti munduan sartu nintzen.
Hasieran, ez nion hainbesteko erabilera ematen, baina etxetik kanpo nagoenetik kontaktua mantentzeko era errazena da, dohaineko programa dela ezin dugu ahaztu eta.
Ordenagailua biztu eta tuentira sartzen naiz, eguneroko ohitura da, hotmailera sartzen naizen bezalaxe, askotan lagunekin mugikorretik mezuak bidali beharrean tuentin mezuak zintzilikatzen ditugu eta. Hala ere, kontuz izan behar da webgune honekin eta soilik zuk ezagutzen duzun jendea onartu, bestela edonork zure bizitzari buruzko informazio asko jaso dezake.
Nire lagunekin kontaktua mantentzea, argazkiak ikustea eta hitzorduak adostea baliatzen dit tuentik, guztia dohainik izanez.
Asmakuntza ederra ezta?
Nork: jonearnal.2009/04/21 15:38:42.134 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/04/10 14:41:40.725 GMT+2
Jaiak
Nork ez ditu jaiak gustoko?
Hementxe klasean egindako powerpointa aurkezten dizuet. Hainbat herrietako argazki eta kartelak agertzen dira bertan. Disfrutatu!
Nork: jonearnal.2009/04/10 14:41:40.725 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/03/25 18:33:02.837 GMT+1
Delicious
Ba al dakizue zer den delicious programa?
Nik oraintxe bertan ezagutu dut.
Programa berezia da benetan Delicious eta informazioa bilatzeko ezin hobea.
Guk nahi dugun informazio zehatza jasotzea ez da edozein webgunean gertatzen, baina hemengo honetan bai.
Oso erraza da, informazioa jaso nahi dugun hitz bat aukeratu eta gero programa pisten dugun bakoitzean hitz horrekin aurkitu den informazioa agertuko zaigu.
Programa oso erabilgarria izan daiteke funtzioa kontuan izanik, hala ere erabiltzeko era nahiko nahasgarria da, beraz webgune aproposa iruditu arren, erabilera arloan hobetu beharreko gauzak daudela uzten dut.
Zuek sartzea proposatzen dizuet eta esaidazue zuen iritzia. Ados?
besterik gabe,
ondo segi!

Nork: jonearnal.2009/03/25 18:33:02.837 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/03/24 16:09:41.250 GMT+1
Athletic!
Aupa Athletic!!
Nork: jonearnal.2009/03/24 16:09:41.250 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/03/15 16:24:04.112 GMT+1
Aurrerapenak atzerapen!
Kaixo Euretarrok!!
Seguru nago gehiengoak nirekin ados egongo zaretela duela gutxi jite handia izan zuen gai honen aurrean Aurrera jarraituz gero, erraz konturatuko zarete zertaz ari natzaizuen oraingo honetan.
Istorio honen protagonista Euskal Herriko neska bat izan zen. Bere mutil lagunari irudi sexual batzuk grabatu zizkion mugikorrean eta bien arteko gauza izango zen hori, azkenean gazte euskaldun ugariren belarrietara heldu zen.
Adibide honekin argi ikusten da nola, teknologiak izandako aurrerapenak itzelezkoa izan arren, erabilpen desegokien ondorioz, kaltetu bat baino gehiago egon daitekeela.
Kasu honetan, neskak izandako jarrera arduragabea aipatzekoa da, pribatuak diren gauzak leku seguru batean gordetzea logikoena delako.Baina benetan lotsagarria dena, mugikorra aurkitu eta irudi horiek zabaldu zituzten guztiek egindakoa da. Irudi horiek jende pilok ikusi zituen, neskaren gurasoak barne, baina badirudi jendea ez dela besteen azalean jarri, bestela ez litzateke horrelako gauza desatseginik gertatuko.
Beraz, kontuz ibili lagunok, teknologia azkenean gure etsaia bihurtu daiteke eta!!
ondo izan!
Nork: jonearnal.2009/03/15 16:24:04.112 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/03/08 13:45:16.161 GMT+1
Firefox vs Explorer
Web 2.0 irakasleak aginduta, Firefox eta Exlorer aplikatzailei buruzko hasunarketa txiki bat aurkituko duzue hurrengo testuan.
Aipatu beharra daukat, ordenagailuen mundu honetan berria naizela. Aurten hasi naiz ordenagailuen programak ondo ezagutzen eta erosoago sentitzen. Urte bat lehenago norbaitek Firefox zer den galdetu izan banindu, ez luke erantzunik jasoko, aurten ezagutu dut eta.
Testigantza desberdinak irakurri ondoren, badirudi gehiengo batek Firefoxen aldekoa dela, batez ere abiadura eta pestainen aukera azpimarratzen dituzte nabigatzailetik. Baita hizkuntzen trataera egokiagoa, leihoak blokeatzeko aukera eta instalazioen aurrean kontrol gehiago dituela.
Nire esperientzia nabigatzaile honekin laburra da, hala ere aurretik esandako guztiarekin konforme nago. Baina niretzat, Exploreretik aurreratzen duena, hizkuntzen aukera da, ikasleok asko ezkertzen dugun ezaugarria.
Oraindik unibertsitatean bakarrik erabiltzeko parada izan dut, baina hau oraintxe aldatuko da, nabigatzailea instalatzera noa eta!
Ondo segi!
Nork: jonearnal.2009/03/08 13:45:16.161 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)