Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/26 15:45:02.022 GMT+2

5 Webguneen deskribapena

Aukeratu ditudan 5 webguneetatik, lehenengoa Etx Kultur Elkartea izan da.Sortu berria den bloga da, beraz ni bezalako egoeran daudela esan daiteke, pixkanaka-pixkanaka mundu honetan murgiltzen. Diseinu koloretsua eta formatu egokia erabiltzen duela uste dut eta orrialdearen eskuma aldean dagoen publizitate guztia kultura inguruan dela azpimarratu beharra dago.
Bigarren webgunea, urgazi triatloi taldea da. Nire bezalako diseinuko webgunea dugu hurrengo hau, kolore gorriak eta beltzak tartekatzen dituena, kontrastea sortzen. Hemen triatloi talde honen inguruan berriak ematen dira eta estekak triatloi munduarekin erlazio zuzena dute.
Sanjuandegi hirugarren blogaren izena da, blog garatua lehenengo begiradan. Hemen sanjuandegi auzoko berriak argitaratzen dira, ondo antolatutako informazioan. Azpeitiko auzoa izanik, estekak herrirekin zerikusia dutenak dira.
Gorbeialdea bertsotan, eskualdeko bertso kontuak. Blogaren izanak esaten duen moduan, inguru honetako bertso kontuei buruz aritzen da. Aukeratutako koloreak ez dira nik aukeratutako nituzkeenak, webgune batentzako kolore desberdintasun dexente daudela uste dut eta. Hala ere, informazioa oso ondo antolaturik dago zutabe desberdinetan, informazioa nahas ez dezagun.
Azkenik, PIONGIANGeko AHOTSA, Ipar Koreako Berriei buruzko bloga dugu. Oso xelebrea iruditu zait azkenengo blog hau. Ipar Koreako berri desberdinak euskaraz argitaratzen den webgune batean topatzea ez baita eguneroko gauza. Hemen kiroletik politikara igarotzen diren berriak aurki ditzakegu, argazki desberdinak erreferentziatzat edukita.
Besterik gabe, hau izan da webgune hauek eskaintzen dutena  nire ikuspuntutik.

Nork: jonearnal.2009/02/26 15:45:02.022 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru