Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/03/15 16:24:04.112 GMT+1

Aurrerapenak atzerapen!

Kaixo Euretarrok!!

 

Seguru nago gehiengoak nirekin ados egongo zaretela duela gutxi  jite handia izan zuen gai honen aurrean Aurrera jarraituz gero, erraz konturatuko zarete  zertaz ari natzaizuen oraingo honetan.

 

Istorio honen protagonista Euskal Herriko neska bat izan zen. Bere mutil lagunari irudi sexual batzuk grabatu zizkion mugikorrean eta bien arteko gauza izango zen hori, azkenean gazte euskaldun ugariren belarrietara heldu zen.

 

Adibide honekin argi ikusten da nola, teknologiak izandako aurrerapenak itzelezkoa izan arren, erabilpen desegokien ondorioz, kaltetu bat baino gehiago egon daitekeela.

 

Kasu honetan, neskak izandako jarrera arduragabea aipatzekoa da, pribatuak diren gauzak leku seguru batean gordetzea logikoena delako.Baina benetan lotsagarria dena, mugikorra aurkitu eta irudi horiek zabaldu zituzten guztiek egindakoa da. Irudi horiek jende pilok ikusi zituen, neskaren gurasoak barne, baina badirudi jendea ez dela besteen azalean jarri, bestela ez litzateke horrelako gauza desatseginik gertatuko.

 

Beraz, kontuz ibili lagunok, teknologia azkenean gure etsaia bihurtu daiteke eta!!

 

ondo izan!

Nork: jonearnal.2009/03/15 16:24:04.112 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru