Rodrigo Rosenberg, abokatuaren hilketak gizartean izandako eragina nabarmena izan da.
Rosenberg hil baino lehen bideo bat grabatu zuen, bere hilketaren erruduna Guatemalako presidentea, Alvaro Colom; honen idazkari pribatua eta emaztea gaizkileak zirela esanez.
Rosenberg hil egin zuten eta bideoa mundu osotik zehar sakabanatu dute eta orain edonork youtuben ikusi dezake.
Gizartean askotariko erantzunak egon dira arazoaren aurrean. Batzuk, Colom presidentea defendatzen dute, beste batzuk aldiz, Jean Fernando Anleu bezalaxe, heriotzaren erruduna kartzelan ikusi nahi duten. Horregatik, presidenteak dituen bankuetatik herritarron dirua kanporatzea proposatu zuen Twitterren, boikot moduan. Guzti honen eraginez, kartzelara eraman dute eta ateratzeko fidantza ordaintzea du aukera bakartzat, baina Twitterren ibiltzen den jendeak laguntzeko prest dirua eman dio Anleui.
Egia esateko, berri honi buruz gutxi nekiela esan beharra daukat, soilik Rosenberg presidentea norbait hiltzeaz salatzen zutela nekien, baina guztia irakurri ondoren harrituta gelditu naiz.
Ez zait batere normala iruditzen, pertsona bat kartzelara eramatea interneten soilik esaldi bat idazteagatik, hau al da iritsi askatasuna? Zentzugabea iruditzen zait ustezko hilketa bategatik kartzelara ez bidaltzea eta justizia egiten saiatzeagatik bai.
Nola dagoen mundua!
Zuek zer deritzozue?
2009/05/19 15:46:17.298 GMT+2
Hau al da iritsi askatasuna?
Nork: jonearnal.2009/05/19 15:46:17.298 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat