Tuenti, hasieran unibertsitateko jende ikasmateriala banatzeko sortu zen webgune soziala dugu, baina sorreratik egun arte asko igaro da.
Nik pasadan urteko udan sortu nuen kontua, nire lagun guztiak zuten jada eta jaietan ateratzen genituen argazkiak igo eta horiei buruz hitz egiten zuten tuentin. Urte oso baten ondorioz azkenean konbentzitu ninduten eta tuenti munduan sartu nintzen.
Hasieran, ez nion hainbesteko erabilera ematen, baina etxetik kanpo nagoenetik kontaktua mantentzeko era errazena da, dohaineko programa dela ezin dugu ahaztu eta.
Ordenagailua biztu eta tuentira sartzen naiz, eguneroko ohitura da, hotmailera sartzen naizen bezalaxe, askotan lagunekin mugikorretik mezuak bidali beharrean tuentin mezuak zintzilikatzen ditugu eta. Hala ere, kontuz izan behar da webgune honekin eta soilik zuk ezagutzen duzun jendea onartu, bestela edonork zure bizitzari buruzko informazio asko jaso dezake.
Nire lagunekin kontaktua mantentzea, argazkiak ikustea eta hitzorduak adostea baliatzen dit tuentik, guztia dohainik izanez.
Asmakuntza ederra ezta?
Idatzi artikulu bat