ZuZeu, Hasier Etxeberriak eta Mikel Lasak sortutako albistaria dugu.
Pasadan astean, Huhezira etorri eta haien proiektu berria aurkeztu ziguten. Haiek esan ziguten bezalaxe, oraindik ez zuten ofizialki aurkeztu eta azalpen guztien ondoren gure iritzia zein zen jakiteko irrikan zeuden.
Han geunden gehienoi ideia interesgarria iruditu zitzaigun, albistari honetan, edozeinek igo dezakeelako bere iritzi edo albiste propioak, denok parte hartu ahal dugun proiektu baita. Hala ere, igotzen den hori, errespetuz eta euskaraz idatzia egotea dira oinarrizko baldintzak.
Interesgarria ezta? Orduan badakizue, ordenagailuan ZuZeu idatzi eta hasi zaitez miatzen!

Idatzi artikulu bat