2010/10/19 18:17:45.977 GMT+2
Hizkuntzaren galbahetik igarotzea lortzen duten hitzek osatzen dute besteentzat naizena. Zirrikituak igarotzeko baldarregiak diren ideiek neuretzat naizena. Bi izate, sarri batzen zailak..

Eta ideiok ehotzen dijoazkit egunak.. estutzen nauzulako, neuretzat naizen hori ezagutu nahian. Neke gozoa biona.
Nork: euritan.2010/10/19 18:17:45.977 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2010/09/06 01:25:38.610 GMT+2

Pentsatzen hasia naiz patuaren esistentziaz kabroikeriaren bat egiten digunean soilik ohartzen garela. Bitartean, inkonsziente koitaduak, libre garela iruditzen zaigu.
Nork: euritan.2010/09/06 01:25:38.610 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2010/07/21 19:13:33.335 GMT+2
Irakurri dut Simone de Beauvoir eta Jean Paul Sartrek Montparnasseko Royal Bretagne hotelean bizi izan nahi izan zutela atzera Parisa bizitzera itzuli ziren batean (1937 inguruan).
Honelaxe irakurri dut: "bakoitzak bere gela propioa zuen: intimitatearen eta bakardadearen plazerei uko egin ez eta gertu egoteari probetxu ateratzeko formula erosoa".

Sekula baino bizimodu indibidualistagoa dugun honetan bakardadeak nabarmen izutzen gaitu. Ez gara gu geuri aurre egiteko gai. Eta lagunarenganakoan ere ez dugu asmatzen. Osoki entregatzen gara: diberti nazazu, elika nazazu, maita nazazu, masturba nazazu, konta iezadazu, erantzi nazazu, etor zaitez, jo iezadazu larrua, atera iezadazu tragoa, babes nazazu, josi itzazu nire zuloak, senda itzazu nire zauriak.
Irentsi ezazu nire askatasuna, ez naiz-eta bera kudeatzeko gai.
Geure bizi-filosofiaren abandonoa, pobrezia eta idorreria.
Nork: euritan.2010/07/21 19:13:33.335 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2010/05/03 15:03:46.347 GMT+2

Euria ari duenean sentitzen dut neure burua mintzeko grina ilun bat.
Halako zerbait, samin bilatua, ilustrazio zirriborrotsua, albiste txarren liseritze gozorako prest nagoela, olatuen gainbeheraren frakasoarekin bat egingo banu bezala.
Grabitatearen lana onartu gabe, hondarretara erretiratzeko behar hori. Nork ez luke esponjatan desagertua izan nahi behin amaiera asimilatu ondoren.
Iritzi zorrotzen zauria. Agian euria ari duelako da. Edo uste baino ahulagoa naizelako.
Aditzik bako esaldia, deskribapen hutsa ote da gure historia?
Etorkizun estatikoak kakalarritzen nau.
Batez ere.
Nork: euritan.2010/05/03 15:03:46.347 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2010/04/25 23:19:22.486 GMT+2
Nork: euritan.2010/04/25 23:19:22.486 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/04/19 22:28:23.132 GMT+2

Instant bateko ufadak zenbat gauza eraman ditzakeen airean...
Nork: euritan.2010/04/19 22:28:23.132 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2010/04/18 11:14:15.851 GMT+2

Haize hegoak,
grabitateari eta inertziari eginiko boikotak,
oin nekatuen ihes gogoak...
ez dakit zerk naraman.
Tripeko miñez,
katerik eza bailitzan loturarik astunena.
Jausteko beldur, hegan.
Nork: euritan.2010/04/18 11:14:15.851 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2010/04/12 23:40:20.052 GMT+2
banksy
Nork: euritan.2010/04/12 23:40:20.052 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/04/07 12:13:01.231 GMT+2
Zelan eramango nauzu haraino?
Nola, arrastaka, herresta narratsean narras…
Suntsitze nauzu barrutik
samin izengabe
hitz ederren eskale
eta zauri odola baino ez didazu erauzten.
Zurrupatzen
banpiro baten eran
Bizitza lapurtzeraino.
Voz en off estiloan dirauzu presente.
Ez zait gustatzen.
Oka eta negarra
biak, nor baino nor.
Lehertzen ez baitakit, nolabait hustu behar.
Zientziaren dogmak gabesten ditut sentimentuen esparruan
Nondik hasi nora jo
parametro eztabaidaezinen bat.
Dena litzateke errazagoa.
Sistemak ikustezintzen nau
inoren mesedetan
hodeitik hodeira zubiak nola eraiki pentsatzen dirautenen ahanzturan
hantxe topatu naiz ados ez dauden besteekin.
Hala ere, ez gara hizkuntza berean mintzo.
Babel madarikatu hura.
Nortasun ezberdinena ere zigorra ote?
Txikitatiko bidearen pausalekuetatik atzeko parajeari ateratako argazkia da nortasuna.
Norbera.
Nor izatera daramana
sarri,
izaten jakin gabe,
gaizki izatera.
Geldirik egonda soilik kabitzen gara eskemetan
Gizakia animalia antisoziala,
burbuila propioa behar izatera iritsi da eboluzioan zehar
Gizakia ezinegonak jotako animalia
nora jakin gabe badoa,
aurrera, gor, mutu, itsu…
arre
minari amen.
Hala izan behar balu bezala.
Gehiegizko askatasunean aukeratzeko aukerarik gabe
inertziaren errazkeriara eroria.
Maitasuna eta gorrotoa sentimentu legalak dira.
Gainerakoei izenik ere ez.
Existitzen ere ez diete laga,
Ez digute laga,
Ez baita komeni.
Beldur banaiz, ixilik behar dut beldur izan.
Eta ixiltzera noa.
Neurri bako piroteknia.
Arriskua.
Nork: euritan.2010/04/07 12:13:01.231 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (7)
| Errenferentziak: (0)
2010/01/24 14:04:44.794 GMT+1
Xiringa zikinez beteta daude kale bazterrak. Bi haur dabiltza ezkutaketan. Eta zu leihotik haiei begira, zigarroak iraun artean. Neskak begiak estali ditu eta hormara begira arabieraz zenbatu du. Mutikoa korrika hasi da, oso ondo nora ez dakiela. Neskatoak amaitu du. Mutikoak ez du erabaki. Eta etxe karratuaren bueltan korrika darrai. Ez du atzera begiratzen, jende olatuaren uretan deskantsatu du azkenean. Badator neskatoa, heldu da, eta metro gutxitara daude elkarrengandik. Ozen hitz egiten duten sei bat gizon doaz pasieran. Mutikoa haien atzetik abiatu da, disimuloz. Neska autopeetan eta zabor tartean dabil begira. Mutikoa haren ondotik pasa da. Ez du ikusi. Etxe karratuari buelta bat gehiago eman dio, orain mezatara doazen gazte batzuen tartean doa, bera ere erdi oihuka. Neskatoak ez du ikusi, espaloiaren parte den odol tanta bezain arrunt egin zaio. Mutikoa, apurka, ikustezin izatera ohitu da. Neskatoa bila dabilena ez aurkitzera.

Eta geroz eta zailagoa egingo zaie elkar aurkitzea.
Nork: euritan.2010/01/24 14:04:44.794 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak