
Hostoak ez dira suizidak, haizeak erailtzen ditu udazkenero. Baina harritzen nau, ni suizida bainintzake, urkamenditik zintzilik, hil aurreko hegaldiaren esperoan bizi beharko banitu neguak eta neguak, adarretik zorurako bidean intziri batentzat ere lekurik eztagoela ohartu barik, ustezko plazer bidaia urruneko utopia besterik ez dela jakin gabe. Orbel izatea patu, haize kriminalaren traizioaz. Orbel nabarra, zapaldua, giza oinetako zapaltzaileez.
Erantzunak
(((( ... uauuu... ))))
zure azalean pausatzen den hostoa izan nahiko nuke nik... zure taupadak neure sentitzeraino, zure azalean urtzeraino...
...galtzeraino...
... zeure izateraino.
Nork: fan nanber uan.2007/12/30 19:34:31.544 GMT+1
izan gaitezn hosto suizidak, amestu dezagun utopiakin... haizeak dantzatuko gaitu aidien ta ordun bat izango gea, klorofila (fluidoetan berdeena) elkarbanatuko degu, hosto nabarrai re ez paitzaio biohtza sekula ihartzen, klorofilazko bihotzantzat beti da udaberria...
...loratu itzazu nere udazkenak...
Nork: euritan.2007/12/31 12:16:00.718 GMT+1
gustora, laztana. betikulez, you know.
Nork: euripean.2007/12/31 14:13:27.167 GMT+1
Iraitz!
bloga
daukazula abisatu egin behar da!
segi hostoa izaten ta holako gauza polittak idaten
ciaooo
Nork: idoia.2008/01/04 14:41:50.466 GMT+1
barkatu potxola! beno, egia esan eztezu ezer asko galdu... baƱo hemendik aurrea bakizu, noizian behin bixita in, bat poztu itea ta... muxutxuk tolosako italiana polittenai
zu ere hosto izan eee!
Nork: euritan.2008/01/04 16:56:53.051 GMT+1