
Denbora daraman olatu berberak irensten nau. Denbora bainaiz. Edo denborak izaten uzten didana. Izaten asmatzen dudanetan. Bestela, hori ere ez.

Denbora daraman olatu berberak irensten nau. Denbora bainaiz. Edo denborak izaten uzten didana. Izaten asmatzen dudanetan. Bestela, hori ere ez.
Nork: euritan.2009/10/16 12:22:50.952 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Denbora. Fisikariak ere zehatz definitzen ausartzen ez diren kontzeptu hori. Laugarren dimentsioa dela kontatu digute. Nik sinesten diet.
Denoborak ere hor jarraituko du edozein olatuk ustekabean gu eraman ondoren ere, baita espazioak ere. Ulertzen dut izutzea baina hala da. Eta badakizu.
Eta bitartean dimentsio horietako hariak korapilatuko ditugu, eta ibiltzen garen inguruetan aurkitutakoak bilduko ditugu. Eta horixe da izatea. Ez besterik.
Eta horrenbeste!
Nork: banator.2009/10/16 19:26:11.240 GMT+2
www.banator.blogspot.com
Nork: Ostolaza.2009/10/17 15:31:51.881 GMT+2
http://ostolaza.mundua.com
Ez da lan makala izaten jakitea, ez baitugu jakiten zer izan nahi dugun, ezta zer izanarazten gaituen ere. Dakiguna da, askotan izutzen bagaitu ere, izan bagarela, zer edo zer, eta horri eutsi beharko halabeharrez. Eutsi ezean, orduan bai, denboraren olatuak eramango gaitu. Ez pentsa hondar ale eta giza gorpuen artean bereizten dutenik, haiei gutxi axola zaie zer eraman, are eta gutxiago nori kendu.
Eutsi, beraz, olatuek eraman ez dezakeenari. Eutsi memoriari.
Nork: musutruk.2009/10/20 18:14:00.743 GMT+2