Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/08 18:27:34.529 GMT+1

-eLA menderagailua

Menderagailu hau perpausa osagarriak eratzeko erabiltzen da, bestelako erabilerak ere dituenarren. EZEN lokailuarekin kombinatu ahal da:

Esan didate ezen Mikelek kantatuko duela

= Mikelek kantatuko duela esan didate

LUELA bezalako formak (OPTATIVOkoak) oso gutxitan erabiliak izan dira:

Mikelek kantatu luela esan balidate ez nuke sinestu

Erabilera adverbiala duenean, modua edo denbora adierazten du, eta atzizki partitivoa har dezake:

kantatzen duela = kantatzen duelarik

kantatu luela = kantatu luelarik

-eLARIK menderagailuari ERE juntagailuarekin kombinaturik:

kantatzen duelarik ere = kantatzen badu ere

kantatu luelarik ere = kantatu balu ere

-eLA menderagailuari -KO deklinabide-atzizkia eransten badiogu, -eLAKO menderagailua lortzen dugu, zeinak kausa adierazten baitu. KE gabeko OPTATIVOko denborekin ez da erabiltzen adiera honetan.

kantatzen duelako = zeren kantatzen baitu

-eLAKO atzizkia, beste alde batetik,  izenlagunak eratzeko erabili ahal da:

Oskorrik kantatuko duelako esperantzarekin geratu dira

Izenlagun hauek substantivatu ahal dira eta deklinabide atzizkiak hartu:

Oskorrik kantatuko duelakoak poztu gaitu

Oskorri kantatuko duelakoan daude

-eLAKOTZAT edo beronen laburtzapena den -eLAKOTZ menderagailuak ere sortzen dira -eLA menderagailu honetatik, -TZAT atzizki prolativoa erantsiz. Esanahi kausala du:

etorri zaretelakotz  & etorri zaretelakotzat

=etorri zaretelako

= zeren etorri baitzarete

Nork: Josu_Lavin.2007/01/08 18:27:34.529 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...="http://www.blogak.com/euskara/en-eta-bait-menderagailuak">-eN eta BAIT- menderagailuak 2007/01/08 18:41:54.700 GMT+1 -eLA menderagailua 2007/01/08 18:27:34.529 GMT+1 Erreferentzia: MEZU GUZTIEN ZERRENDA - Euskara Erkide Batua 2007/01/24 18:26:15.797 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.