Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/08 18:41:54.700 GMT+1

-eN eta BAIT- menderagailuak

BAIT- menderagailua -eN menderagailuarekin batera aztertuko dugu, zeren erabilera berdina baitu izenordain eta adverbio relativoekin.

-eN menderagailua daramaten formak relativo arrunten modura erabili ahal dira Euskara Batuan bezala:

Musikariak etorri dira oso ongi kantatzen duen emakume polit batekin

Izenlagunen antzera -eN relativoa atzetik ere ezar daiteke:

Musikariak etorri dira emakume polit' oso ongi kantatzen duen batekin

-eN relativoa substantivatu ahal da artikulu eta erakusleekin. Kasu honetan atzetik ezartzen da beti:  

Musikariak etorri dira emakume polit batekin oso ongi kantatzen duena

Erabilera honetan BAIT- menderagailua agertu ahal da:  

Musikariak etorri dira emakume polit batekin oso ongi kantatzen baitu

Baina BAIT- menderagailua bakarrik agertzen zaigunean ez da zehazki jakiten zer esan nahi den. Izenordain eta adverbio relativoez zehaztu ahal dugu esan nahi duguna:

Musikariak etorri dira emakume polit batekin zeinek oso ongi kantatzen baitu

edo -eN menderagailuarekin:

Musikariak etorri dira emakume polit batekin zeinek oso ongi kantatzen duen

Izenordain eta adverbio relativoekin, zeinak ohi dugun bezala deklinatu ahal baitira, BAIT- edo -eN menderagailua kombinatzen ahal dira. Bestalde, kontutan hartu behar da, esana dugun bezala, ezen ETA juntagailuak balio emfatikoa edo indartua ematen diela, eta ERE juntagailuak balio orokortzailea. Banan-banan ikusiko ditugu.

Nork: Josu_Lavin.2007/01/08 18:41:54.700 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...logak.com/euskara/nor-atzizkia-eta-ere-en-bait">NOR [+ atzizkia] [ETA/ERE] ... -eN/BAIT- 2007/01/08 19:24:22.298 GMT+1 -eN eta BAIT- menderagailuak 2007/01/08 18:41:54.700 GMT+1 Erreferentzia: MEZU GUZTIEN ZERRENDA - Euskara Erkide Batua 2007/01/24 18:26:14.029 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.