Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/28 19:18:28.041 GMT+1

ePerra

Dominika eta Niko Etxart & Robert Larrandaburu kantari zuberotarren ePerra izeneko diskoan lehenbiziko kantuan entzun ahal dugu:

Norat nahi joan nadin ene bihotza zurekin

Esaldi edderra, zinez!

Euskara Erkide Batuan agian marratxo bat (-) tartekatuko genuke:

Norat-nahi joan nadin ene bihotza zurekin

NORAT-NAHI horren ordez NORANAHI forma ere erabili ahal dugu:

Noranahi joan nadin ene bihotza zurekin

Leku-adverbio honen sinonimoa NORAT ERE edota NORA ERE daukagu:

Norat ere joan nadin ene bihotza zurekin

Nora ere joan nadin ene bihotza zurekin

Azkenik, NADIN (nadi + -(e)n) subjunktivoaren ordez BAINADI (bait- + nadi) erabili ahal dugu:

Norat-nahi joan bainadi ene bihotza zurekin

Noranahi joan bainadi ene bihotza zurekin

Norat ere joan bainadi ene bihotza zurekin

Nora ere joan bainadi ene bihotza zurekin

Adondequiera que vaya, mi corazón contigo

Nork: Josu_Lavin.2006/12/28 19:18:28.041 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru