Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/08 23:21:18.625 GMT+1

Erabilera bereziak

ZER izenordearen genitivoa, ZEREN alegia, lokailu kausal modura erabiltzen da:

zeren kantatuko duzuen/baituzue

= kantatuko duzuelako

zeren eta kantatuko duzuen/baituzue

= kantatuko duzuelako hain zuzen ere

Haren ordez ZERGATIK erabili ahal da:

zergatik kantatuko duzuen/baituzue

= kantatuko duzuelako

zergatik eta kantatuko duzuen/baituzue

= kantatuko duzuelako hain zuzen ere

Baita ZERGATIK EZEN lokailua ere:

zergatik ezen kantatuko duzuen/baituzue

= kantatuko duzuelako

Edo EZEN lokailuarekin:

ezen kantatuko duzuen/baituzue

= kantatuko duzuelako

Kausa adierazteko ZEREN, ZERGATIK eta EZEN horiek ez dute menderagailurik ezinbestez eraman behar:

zeren kantatuko duzue

= kantatuko duzuelako

zergatik kantatuko duzue

= kantatuko duzuelako

ezen kantatuko duzue

= kantatuko duzuelako

Ez dezazue nahastu erabilera hau EZEN lokailuaren bidez eratzen diren perpausa osagarriekin:

jakin dut ezen kantatuko duzuela

= kantatuko duzuela jakin dut

Aurreko honen baliokidea (gutxi gora beherakoa) den beste erabilera berezi bat da NOLA (edo ZELAN) adverbioaren (lokailu funtzioan) eta -eN menderagailuaren bidez lortzen dena:

Esan didate nola Mikelek kantatuko duen

 = Esan didate ezen Mikelek kantatuko duela

Esan didate zelan Mikelek kantatuko duen

= Esan didate ezen Mikelek kantatuko duela

BAIT- menderagailu hutsak ere, ongi dakigunez, kausa adierazten ahal du:

kantatuko baituzue

= kantatuko duzuelako

Nork: Josu_Lavin.2007/01/08 23:21:18.625 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...gak.com/euskara/nola-atzizkia-eta-ere-en-bait">NOLA [+ atzizkia] [ETA/ERE] ... -eN/BAIT- 2007/01/08 23:34:08.021 GMT+1 Erabilera bereziak 2007/01/08 23:21:18.625 GMT+1 Erreferentzia: MEZU GUZTIEN ZERRENDA - Euskara Erkide Batua 2007/01/24 18:26:08.180 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.