Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/27 18:20:04.675 GMT+1

Espilue

Mikel Urdangarinek ba dauka disko bat hagitz ederra zeinen izena ESPILUE baita.

Euskara Erkide Batuan ESPILUE hitza ISPILUA idazten da, zeinen sinonimoa MIRAILA ere ba den.

Disko honetako hirugarren kanta, hots, NON GERATZEN DEN DENBORA Jon Maiaren hitz bikain eta magikoz beteriko hauxe da:

Gure baitango lurraldeetan

non geratzen den denbora

non ez dagoen arnas biderik

non ez goazen inora

non oihukatzen hurbiltzen garen

erraldoiaren ondora

igo nazazu nire mendira

zure gailurretik gora.

Egunez zu bizitzera

arimak zenbatzera

urrun nabigatzera

elur gazietan.

 

Igo nazazu nire mendira

aurki dezadan bidea

askatu nadin zure loturaz

behar dezadan airea

ez nadin izan jainko lurtiarra

bai ezinen bidaidea

igo nazazu nire mendira

zu ez baitzara nirea.

 

Egunez zu bizitzera

azken mugen ertzera

lainoen agurtzera

elur gazietan.

 

Nork: Josu_Lavin.2006/12/27 18:20:04.675 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...http://www.blogak.com/euskara/subjunktivoa-eta-imperativoa">Subjunktivoa eta imperativoa 2006/12/27 18:27:15.157 GMT+1 Espilue 2006/12/27 18:20:04.675 GMT+1 Erreferentzia: MEZU GUZTIEN ZERRENDA - Euskara Erkide Batua 2007/01/24 18:26:58.745 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.