Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/28 12:20:58.510 GMT+1

Hau jakin (izan) banu...

Euskaltzaindiak erabakia du ezen:

Hau jakin (izan) banu, etorriko nintzatekeen; berehala esango niokeen, etab.

nahiz

Hau jakin (izan) banu, etorriko nintzen; berehala esango nion, etab.

biak, ontzat ematen direla.

Euskara Erkide Batuan, hau da, Euskaran:

Hau jakin banu (baina ez dut jakin)

eta

Hau jakin izan banu (baina ez dut jakin izan)

ez dira berdinak.

Bestalde,

etorriko nintzatekeen; berehala esango niokeen, etab.

eta

etorriko nintzen; berehala esango nion, etab.

erabilera zainduan ez dira ondokoen sinonimo:

etorri nintzateke; berehala esan nioke, etab.

Zorigaitzez Euskaltzaindiaren Euskara Batuaren erruz zabal-zabal dabil ezen orain-geroko baldintza-ondorioetan hauxe dugula:

Hau jakingo banu, etorriko nintzateke

si lo supiese, vendría

eta iraganeko baldintza-ondorioetan:

Hau jakin (izan) banu, etorriko nintzatekeen/nintzen

si lo hubiese sabido, habría venido

Gauzak gaizki irakasten dira eta beraz gaizki ikasten.

Hau jakin (izan) banu ez da Jakingo banu baldintzaren iraganaldia!

eta

etorriko nintzatekeen/nintzen ez da etorriko nintzateke ondorioaren iraganaldia!

Zorionak!

Nork: Josu_Lavin.2006/12/28 12:20:58.510 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

.../a> 2006/12/28 19:50:12.417 GMT+1 ePerra 2006/12/28 19:18:28.041 GMT+1 Hau jakin (izan) banu... 2006/12/28 12:20:58.510 GMT+1 Erreferentzia: MEZU GUZTIEN ZERRENDA - Euskara Erkide Batua 2007/01/24 18:26:54.195 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.