IMPERATIVOAri AGINTERA deitzen zaio Euskaltzaindiaren Euskara Batuan, zeina baita truko bat, trikimailu abil, iaio eta trebe bat INPERATIBO idatzi behar ez izateko.
Imperativoa relazio zuzena dauka subjunktivoarekin, zeren haren bidez eskatzen, erregutzen edo agintzen baita ezen egingarri edo faktible den zerbait egin dadila real.
Kompara dezagun etor zaitez imperativoa subjunktivoko forma hauekin:
etor zaitezen
etor zaitezela
etor bazaitez
etor baitzaitez
etor zaitezke (= posiblea da etor zaitezen)
Ikusi ahal denez adizki berbera da.
Hirugarren personetan BE-/B- aurrizkia agertzen zaigu, baina haien ordez beti erabili ahal dira subjunktivoko forma valiokideak.
etor bedi = etor dadila
etor bitez = etor daitezela
Aditz trinkoek, adibidez JOAN aditza, Imperativoan forma trinkoak dituzte:
noan
zoaz
bihoa = doala
goazen
zoazte
bihoaz = doazela
baina gaur egun gero eta gehiago erabiltzen dira *EDIN eta *EZAN aditzen bidez eratutako imperativoak:
joan nadin
joan zaitez
joan bedi = joan dadila
joan gaitezen
joan zaitezte
joan bitez = joan daitezela
Erantzunak
Bestalde, uste dudanez, hirugarren personako imperativoa aditz trinko batetik' errazki sor daiteke B- aurrizkiaren bidez.
BIHOA zuk paratu duzunarekin batera:
BIZ, B(I)U, BEKAR, BETOR, BIO (eman biezaio?)...
Baina ez dakit tradizioan noraino iritsi diren honelakoak usatzen, eta zilegi zaigunetz paradigma luzatzen ibiltzea: BERAMA, BEBIL, BIRAKI, BIRAU...
Nork: gilen.2007/01/02 16:34:37.726 GMT+1
Nork: Josu Lavin.2007/01/02 19:06:04.600 GMT+1