Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/03 10:41:38.278 GMT+1

Kaienko

KAIENKO izenarekin ezagutzen dituzte nire ikasleek deklinabide-atzizki edota kasu-marken segida:

k i en ko

n ra rantz raino tik

gan gana ganantz ganaino gandik

z ekin

gatik tzat ik

Hau da: ka i en ko / ene ra rantz raino tik / gan gana ganantz ganaino gandik / zeta ekin / gatik tzat eta ik

Buruz ikasterakoan aurreko ra rantz raino r bigunaz ahoskatu behar dira.

Gaztelaniazko preposizioak buruz ikasten diren bezala euskarazko postposiziook ere berdin ikasi ahal dira.

Kaienko honetan ez dira agertzen guztiak. DANIK, DAINO, GAZ, RAT, BAITAN eta beste batzuk ere sartu litezke, baina orainarte ez dugu hori egin, aski dugulakoan.

Batzuek varianteak edo sinonimoak dituzte:

RA = RAT

RANTZ = RUNTZ

GANDIK = GANIK

GATIK = GAITIK

EKIN = GAZ

TZAT = TAKO

e.a.

TIK, GANDIK, GATIK eta IK atzizkiek TIKAN, GANDIKAN, GATIKAN eta IKAN forma indartuak edo enfatikoak dituzte.

Izan ontsa!

Nork: Josu_Lavin.2007/01/03 10:41:38.278 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...m/euskara/arima-penitentaren-occupatione-devotak">Arima Penitentaren Occupatione Devotak 2007/01/03 10:56:04.340 GMT+1 Kaienko 2007/01/03 10:41:38.278 GMT+1 Erreferentzia: MEZU GUZTIEN ZERRENDA - Euskara Erkide Batua 2007/01/24 18:26:34.728 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.