Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/21 13:48:36.046 GMT+1

Kontuz gaztelaniarekin!

Adiskideok,

Optativoko Baldintzako hiru formak hauek:

BANINTZ
IZATEN BANINTZ
eta
IZANGO BANINTZ

itzulpen bakarra izan ohi dute gaztelaniaz: SI FUESE

Hala ere, euskaraz zeharo desberdinak dira, hain diferenteak nolakoak baitira beste hiru hauek:

NAIZ
IZATEN NAIZ
eta
IZANGO NAIZ

Adibidez:

Beldur banintz (baina ez naiz beldur)
Beldur izaten banintz (baina ez naiz beldur izaten)
Beldur izango banintz (baina ez naiz beldur izango)

Berdin gertatzen da Optativoko Ondorioko beste hiru forma hauekin:

NINTZATEKE
IZATEN NINTZATEKE
eta
IZANGO NINTZATEKE

zeinak berdin itzultzen baitira gaztelaniara: SERÍA

Adibidez:

Beti desatsegina nintzateke (baina ez naiz beti desatsegina)
Beti desatsegina izaten nintzateke (baina ez naiz beti desatsegina izaten)
Beti desatsegina izango nintzateke (baina ez naiz beti desatsegina izango)

Dudarik? Bai? Galdetu diezadazu, otoi!

Erantzuteko prest egon naiz, nago, egoten naiz eta egongo naiz.

Nork: Josu_Lavin.2006/12/21 13:48:36.046 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...21 13:49:34.582 GMT+1 Izan banintz 2006/12/21 13:49:06.946 GMT+1 Kontuz gaztelaniarekin! 2006/12/21 13:48:36.046 GMT+1 Erreferentzia: MEZU GUZTIEN ZERRENDA - Euskara Erkide Batua 2007/01/24 18:27:13.880 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.