Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/26 13:38:27.855 GMT+1

Litekeena

Euskal aditzean ikusirik ditugu

INDIKATIVOA (du, zuen)

INDIKATIVO PROBABLEA (duke, zukeen)

OPTATIVOKO BALDINTZA (balu)

eta

OPTATIVOKO ONDORIOA (luke)

Optativoaren bidez BALIZKOA edota LITZATEKEENA adierazten dugu, esan nahi baita, IRREALA.

*EDIN eta *EZAN aditzen OPTATIVOA oso optativo garrantzitsu eta berezia da, zeren haren bidez BALEDIKOA edota LITEKEENA adierazten baitugu. Geuk OPTATIVO POSIBLEA deitzen diogu.

OPTATIVO POSIBLEAn ere BALDINTZA eta ONDORIOA agertzen zaizkigu.

*EDIN aditzaren OPTATIVOKO BALDINTZA:

banendi, bazintez, baledi, bagintez, bazintezte, balitez

*EDIN aditzaren OPTATIVOKO ONDORIOA:

ninteke, zintezke, liteke, gintezke, zintezkete, litezke

*EZAN aditzaren OPTATIVOKO BALDINTZA:

baneza, bazeneza, baleza, bageneza, bazenezate, balezate

*EZAN aditzaren OPTATIVOKO ONDORIOA:

nezake, zenezake, lezake, genezake, zenezakete, lezakete

Azken honetan ikusten ahal denez, oso regularra baita, OPTATIVOA denbora bakarra da, zeina BA- eta -KE partikulekin kombinatu ahal baita.

Etorkizunean posiblea dena suposatzeko (ikas baneza) eta ondorioztatzeko (ikas nezake) balio du.

AIT- menderagailuarekin ager daiteke:

AINEZA IKAS! (eta ikas nezake)

=AI IKAS BANEZA! (eta ikas nezake)

=OXALA IKAS BANEZA! (eta ikas nezake)

OPTATIVOA (banu, nuke) IRREALITATEAren denbora zen, baina OPTATIVO POSIBLEA (baneza, nezake) POSIBILITATEAren denbora dugu, hau da, etorkizunean litekeena adierazteko denbora.

Nork: Josu_Lavin.2006/12/26 13:38:27.855 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...tp://www.blogak.com/euskara/litzatekeena-versus-litekeena">Litzatekeena versus litekeena 2006/12/26 19:50:16.650 GMT+1 Litekeena 2006/12/26 13:38:27.855 GMT+1 Erreferentzia: MEZU GUZTIEN ZERRENDA - Euskara Erkide Batua 2007/01/24 18:27:03.443 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.