Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/14 23:54:26.179 GMT+1

Traidoreak saldu naio etsaiari

NAIO = NAU + hari

Ekialdeko euskaraz NARAUKO,

Mendebaldeko euskaraz NAUTSO, eta

Erdialdeko euskaraz NAIO.

DERAUKO/DERAUO, DEUTSO, DIO formak existitzen direnez gero, NARAUKO, NAUTSO formen parean NAIO asmatu beharra zegoen.

Esan dezagun hemen, ez baitut uste beste inork esan duenik, ezen DIZKIZUT modukoak sortuak direla euskaran azkenengo mendeetan. Forma zaharrak DERAUZKIZUT eta DEUTSUDAZ dira.

Geuk prestaturiko Ekialdeko aditz paradigmetan NARAUKO adizki neutroarekin batera hari dagozkion TOKA, NOKA, ZUKA eta XUKA formak ere establitu genituen (Krutwigek eta biok).

NARAUKO

Toka: NIARAUKOK

Noka: NIARAUKON

Zuka: NIARAUKOZU

Xuka: NIARAUKOXU

NAIO' Euskara Batukoari ere aplika lekioke:

NAIO

Toka: NIAIOK

Noka: NIAION

Zuka: NIAIOZU

Xuka: NIAIOXU

Beharrezkoak al dira?

Ala lasai asko esan behar genuke honela:?

Traidoreak saldu nau etsaiari

Hau da, komunztadurarik gabe.

Eta beste kasu honetan...

Traidoreak bere adiskidea saldu dio etsaiari

zergatik ez dugu honela esango:?

Traidoreak bere adiskidea saldu du etsaiari

Badirudi ezen kasu batean zilegi dena' beste kasuan ere zilegi izan behar litzatekeela, ezta?

Adiskidetsuki

Nork: Josu_Lavin.2007/01/14 23:54:26.179 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

.../01/15 22:40:07.959 GMT+1 Zaramaztet 2007/01/15 18:47:11.179 GMT+1 Traidoreak saldu naio etsaiari 2007/01/14 23:54:26.179 GMT+1

Erreferentzia: MEZU GUZTIEN ZERRENDA - Euskara Erkide Batua 2007/01/24 18:25:59.384 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.