Aurreko mezuan ePerra hitza agertzen zitzaigun izenburuan.
Trebeki eta egokiro jokatu dute EPHERRA ez idaztekotz /epherra/ ahoskatzen dena Zuberoan.
Euskara Erkide Batuan eperra idazten da, baina Euskaltzaindiak erabaki bezala /eperra/ nahiz /epherra/ ahoskatu ahal dugu, biak baitira ebakera zuzenak.
ITURRI hitzaz ber gauza esan behar dugu /iturri/ nahiz /ithurri/ ahoskatu ahal baitugu egokiro Euskaltzaindiaren arauera.
ÜTHÜRRI zuberotar hitza ïtürri idatz daiteke Euskara Erkide Batuan, baldin eta horrela ahoska dadin nahi badu norbaitek.
Oguzkera edo ebakera aldetik ï eta ü berdin-berdin ahoskatzen dira, baina lehenak gogoratzen digu ezen Euskara Erkide Batuan i bati dagokiola, eta bigarrena u bati.
Erantzunak
Bada Jean Etchepareren "Buruxkak" liburu polita, irakurtzea gomendatzen dudana gabon-sasoi honetan. Lafittek (nonbait Laffitte) egin zuen edizioa, ordea, ez dut zuk aipatzen dituzun auzietarako egoki ikusten, izan ere, grafia aldatu zion ediziogile hark. Unibertsitateko liburutegian irakurtzen nuena..., eta orain etxean dudana, Isabel Arrigainen bertsioa da, Euskal Editoreen Elkartearen eskutik, Klasikoak bildumako 59. zenbakia. Izan ere, grafiatzat hartzen dena ahoskera islatzen duenean, kontuz ibili behar da. Ni ados nago Euskaltzaindiaren erabakiarekin.
"Üthürri" hitzaren idazketari dagokionez, Euskara Batuan [EB-n] "ithurri/iturri" idazten bada, beharbada izanen da badugulako jadanik aldaketa horren arau fonetiko-fonologikoaren berri; hots, hiztegi batean, adibidez, birritan agertu behar, "i" eta "u"-ren sarreretan. Horregatik hiztegiak dira diren bezalakoak; hiztegiko sarreran aipa liteke aldaketa fonetiko-fonologiko hori. Ados nago testuinguru honetan "i"-ren sarreran denak biltzeko. Aipatzen duzun "ï"-ren idazketa ereduarekin ere, momentuz, ados.
Ez dute, ez garrantzi guti auzi hauek guztiek, polita litzateke jakitea gaztetxoenen ahoskera-moldeetan idazketa-ohituren eragina nolakoa den, "h"-ren eta "ü"-ren agerraldietan, eta abar.
Berebiziko interesa dudanez, "üthürri" Zuberoako hitza dela diozu, bakar-bakarrik Zuberoakoa? Non begiratu duzu? Zeren, nik, bestelako ustea nuen...
Kristina.
Nork: Kristina.2006/12/29 11:48:40.351 GMT+1
Euskaltzaindiaren arauera ÜTHÜRRI bezala ITHURRI ere ITURRI idatzi behar dira.
Nongoa da, bada, üthürri hitza?
Zuberoan, Biarnon eta beharbada Nafarroa Beherean, ezta?
Neuk urteetan ITHURRI erabili dut, baina Euskara Erkide Batuan egokiagotzat jotzen dut ITURRI idaztea, eta /iturri/ nahiz /ithurri/ ahoskatzea.
Nork: Josu Lavin.2006/12/29 12:04:56.379 GMT+1
Hori amua jarri didazuna!
Errepasatuko dut Euskaltzaindiakoa.
Zure galderaz...bada, hor nonbait, Bardoze herria, Lapurdiko iparrekialdean; ez dut esaten egun bizi denik, ezta kontrakoa ere, zeren, zoritxarrez, beste une baterako utzi behar baitut hitz honen (fonema honen...) eta Bardozeko datuen auzia.
Hurbiletik ukitzen nauen gai honetan, ea zer deritzozuen honetaz: datu finagorik izan arte, eta EEB-ko erabiltzaile/irakurleak aintzat harturik, Euskal Herriko mapa ekarri, eta esan ezaugarri horiek "besteak beste" leku hauetan esaten direla; izan ere, nonbait ezaugarri bat "hobeki" kontserbatzeak ez du esan nahi hor-KOA denik, eta agian Nafarroa Beherea eremu hori ere zertxobait zehaztu ahal da...
Honelakoetan berriro dakusat Euskara Batuaren eta Dialektologiaren arteko elkarlanaren estuagoaren beharra.
Ikusten duzunez, dialektologia "gustatzen zait" (barrea).
Kristina.
Nork: Kristina.2006/12/29 13:37:41.040 GMT+1
EB = Euskaltzaindiaren Euskara Batua
EEB = Euskara Erkide Batua (neu blog honetan aurkezten ari naizena)
Bai, elkarlanean ari izatea edderra duxu.
Xeuk aurkezten ahal duxu hemen zer ere nahi baituxu
Nork: Josu Lavin.2006/12/29 16:56:27.188 GMT+1
Hemen ere heldu den urteari itxaron behar. Pasa zaitez Kepa Diegezen Etnomet-etik eta utzi desira bat! Urte berri on!
Kristina.
Nork: Kristina.2006/12/29 18:03:11.679 GMT+1
"Euskaltzaindiaren arauera ÜTHÜRRI bezala ITHURRI ere ITURRI idatzi behar dira" diozu, eta agindu bezala, bilatzen ari naiz, baina ez omen ditut ene datu desordenatuetan Euskaltzaindiaren adierazpen horren hitz zehatzak aurkitzen; denbora aurreztu nahi dudanez, esanen zenidake non aurkitu duzun zuk? Eskerrik asko.
Kristina.
Nork: Kristina.2007/01/02 11:38:01.891 GMT+1
Kaixo Kristina,
Irakur dezazu Euskaltzaindiaren 137. araua:
http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0137.pdf
non esaten duen ezen:
"Idatzian, ortografia bakarra onartuko da batuan nahiz euskalkietan; izan ere, euskara hizkuntza bakarra baita, ez hizkuntza asko. Horregatik, Euskaltzaindiak ortografiaren batasunerako eskaini dituen erabaki eta proposamen guzti-guztiak bete behar dira euskalkietan idaztean ere."
Adeitsuki
Josu Lavin
Nork: Josu Lavin.2007/01/02 18:24:58.364 GMT+1
Ondo, berraztertuko dut eta esanen dizut.
Kristina.
Nork: Kristina.2007/01/02 19:25:00.281 GMT+1