Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/08 23:43:46.067 GMT+1

ZENBAT [+ atzizkia] [ETA/ERE] ... -eN/BAIT-

zenbat kantatzen dugun/baitugu

= kantatzen dugun guztia

zenbat eta kantatzen dugun/baitugu

= kantatzen dugun guztia hain zuzen ere

zenbat ere kantatzen dugun/baitugu

= kantatzen dugun guzti-guztia

Beste adibide batzuk:

Zenbat aldiz eskatu genion/baikenion, hainbat aldiz ukatu zigun

= Eskatu genion bezainbat aldiz ukatu zigun

Zenbatez sakona (den) lana, hainbatez zaila (da) irakurtzea

Zenbat eta behartsuagoa diren/baitira, hainbat gaizkiago tratatzen dituzte

Zenbatenaz gazteago den/baita, hainbatenaz lirainago agertuko da

Zenbateraino maite gaituzten/baikaituzte, hainbateraino maite ditugu geuk lagunak

= Maite gaituzten bezainbateraino maite ditugu geuk lagunak

Zenbat eta gehiago tratatzen dudan/baitut, orduan eta gehiago estimatzen dut

Zenbat eta diru gehiago bil dezazuen/baitezazue, hainbat hobe zuen taldearentzat

Zenbat ere etorri baitira/diren, haiek guztiak sartu dira zinemara

Zenbat eta urrunago joan zaitezen/baitzaitez, hainbat galduago aurkituko zara

Zenbat ere zabal baita/den zure ahoa, hainbatenaz euli gehiago irentsiko dituzu

Zenbatenaz gosea handiago den/baita, hainbatenaz janaria gozoago

Zenbatenaz beranduago egingo ditugun euskara osoaren batasuna eta garapena, hainbat okerrago izango da denontzat

Nork: Josu_Lavin.2007/01/08 23:43:46.067 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...m/euskara/balizko-adizkiak-litzatekeen-adizkiak">Pena penagarria zeinetaz penatzen garen 2007/01/09 22:37:31.343 GMT+1 ZENBAT [+ atzizkia] [ETA/ERE] ... -eN/BAIT- 2007/01/08 23:43:46.06...

Erreferentzia: MEZU GUZTIEN ZERRENDA - Euskara Erkide Batua 2007/01/24 18:26:06.277 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.