Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/11/08 08:29:36.513 GMT+1

ELKARRIZKETA: Ezkaba Aseguruetxea, Antsoain


Zergatik egin zenuten bat Euskara Merkataritzara egitasmoarekin?

Antsoainen euskara bultzatzeko edozein ekimenekin bat egiten dugunez, egitasmo honekin aurrera egitea erabaki genuen. Nahiz eta hemen lanean gabiltzan pertsona guztiok ezin dugun euskarazko hartu-emana bermatu, gure zerbitzua euskaraz (ere) eskaintzen saiatzen ari gara.

 

Aurten, merkatariekin osatutako lantaldean parte hartu duzue.  Zer ondorio atera dituzue?

Gure balorazioa positiboa da. Uste dugu herri-mailan eta merkataritzari dagokionean urrats politak eman direla, nahiz eta gehiago eman daitezkeen. Uste baino merkatari euskaldun gehiago dagoela ikusi dugu.

 

Beharrezkoa ikusten duzu merkataritzan euskara bultzatzea?  Zergatik?

Bai, noski. Euskara Nafarroako hizkuntza bada, norbanako guztiei euren hizkuntza eskubideak aitortu eta errespetatu egin behar zaizkiolako, baita herriko egunerokotasunean ere. Merkataritzan gabiltzanok harreman zuzena dugu herritarrekin eta euskararen erabilera zein euskararen presentzia bermatzea, normalizazioaren bidean urrats garrantzitsua da.

Nork: euskaramerkataritzara.2011/11/08 08:29:36.513 GMT+1
Etiketak: herritarrak euskara iruñerria orkoien elhuyar aranguren merkataritzara parte-hartzea aholkularitzara gares udalak burlata berriobeiti oltza antsoain berriozar zendea atarrabia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru