Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/11/08 09:32:52.198 GMT+1

ELKARRIZKETA: Pelos ileapaindegia, Mutiloa


PELOS ILEAPAINDEGIA, MUTILOA

Ainara, Euskara Merkataritzara egitasmoan parte hartzen duzu. Zer esango zenieke merkatari euskaldunei?

Ni lanean nagoela, euskara erabiltzen saiatzen naiz eta euskaraz dakiten eta ikasten ari diren merkatariei esango nieke euskara erabiltzeko.  Guk ere badugu gizartean euskara normalizatzeko giltza. Haur askok euskara eskolako hizkuntza gisa antzematen dute eta gure ekarpena izan daiteke, gizarteko esparru ezberdinetan, lan-munduan, euskara erabili ahal izatea.

Urteak dira ile-apaindegian lanean zabiltzala. Nabaritu al duzu Mutiloan aldaketarik euskararen erabileraren inguruan?

Bai, jende askok erabiltzen du euskara orain. Ume asko dago euskara ikasten eta heldu ugarik ematen du izena barnetegietan. Hauek guztiak ile-apaindegian euskara  erabiltzen saiatzen dira, gero eta gehiago.

Beharrezkoa ikusten al duzu merkataritzan euskara bultzatzea?

Bai, esan dudan moduan, euskara normalizatzeko beste modu bat da, gero eta garrantzitsuagoa izango dena.

 

Nork: euskaramerkataritzara.2011/11/08 09:32:52.198 GMT+1
Etiketak: herritarrak euskara iruñerria elhuyar merkataritzara parte-hartzea udalak aholkularitzara | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru