Euskarak independentzia

Euskarak Euskal Herria. Euskal Herriak Independentzia!
Euskal Herria eta euskara, herri eta hizkuntza zapalduak. Bere buruaren
jabe izan nahi, geure buruaren jabe izan nahi, baina etengabe zapalduak. Euskal
Herriak eta euskarak salbuespen-egoera bizi dute. Belaunaldiz belaunaldi
euskaldunon hizkuntza-eskubideak sistematikoki urratuak izan dira; bizitza
sozialaren eremu guztietan ez dira euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatu;
euskarari garapen osoa izateko aukera ukatu zaio; euskararen lurraldea
zatikatua izan da. Oraindik euskarak ez du etorkizuna ziurtatua, are gehiago,
euskaldunak ez gara aske geure hizkuntzaren etorkizuna ziurtatzeko beharrezkoak
diren neurriak hartu eta abian jartzeko.<u1:p></u1:p><o:p></o:p>

Egoera hau ez da kasualitatea inondik inora ere, ez eta euskaldunok
aukeratutakoa ere. Jazarpen eta ezintasun honek guztiak erantzule argiak ditu:
Espainiar eta Frantziar estatuak. Euskal Herria zatikatu eta asimilatu nahi
dute, eta honetarako ezinbestekoa dute herri honen izaeraren muina osatzen duen
euskararen desagerpena. Euskararen aurkako neurri oro herri honen aurkako eraso
zuzena baita, herri hau deuseztatzeko ahalegina baita.<u1:p></u1:p><o:p></o:p>

Horregatik diogu euskarak ez duela etorkizunik muga hauen baitan; euskarak
ez duela etorkizunik bere lurraldea onartu ez eta zatitzen dutenen baitan;
euskarak ez duela etorkizunik beste hizkuntza batzuen menpeko den bitartean.<u1:p></u1:p><o:p></o:p>

Eta horregatik nahikoa dela diogu. Euskara eta Euskal Herria gutxiesten eta
zapaltzen dutenen aurrean planto egiteko sasoia dugu. Zapalkuntza honi harresia
jartzeko garaia da, salbuespen-egoera hau eten beharra daukagu. Bada garaia
euskaldunok euskararen etorkizuna geure eskuetan hartzeko, bada garaia Euskal
Herriaren etorkizuna geure egiteko. Inposizioen gainetik, geure buruaren jabe.
Inposizioen gainetik Euskal Herriak eta euskarak ezinbestekoa dute aldaketa
politikoa. Euskararen lurraldea eta euskaldunon erabakia aintzat izango duen
aldaketa politikoa.  <u1:p></u1:p><o:p></o:p>

Aldaketa politiko horrek Euskal Herriaren izaerari erantzun behar dio.
Adierazpen honekin bat egiten dugunok argi dugu: Euskal Herri euskalduna nahi dugu.
Izan ere, euskaldunak gara, euskara da Euskal Herriko berezko hizkuntza eta
Euskal Herrian euskaraz bizitzeko hautua egina daukagu. <u1:p></u1:p><o:p></o:p>

Euskal Herria euskalduna dugulako helburu hain zuzen ere, derrigorrezkoa
dugu Independentzia. Independentzia da Euskal Herri euskalduna bermatzeko
ezinbesteko baldintza, baina ez nahikoa hala ere. Euskal Herria euskalduntzeko
herri-gogoa ere beharrezkoa baita. Ziur gaude, herri honen gehiengoak baduela
gogoa, baduela borondatea, herri honen euskalduntzean bere hondar-alea
jartzeko. Euskal Herria estatu izateak gainera, euskaldunon esku jarriko ditu
berreuskalduntze prozesua bururaino eramateko bitartekoak; euskara menpeko
hizkuntza izatetik Euskal Herriko hizkuntza nazionala eta lehentasunezkoa
izatera bideratutako duen hizkuntza politika garatu ahal izateko.<u1:p></u1:p><o:p></o:p>

Deia luzatzen diogu bada euskaldun orori, euskaltzale orori, inposizioen
aurrean harresia eraiki eta Euskal Herria euskalduna eta askearen aldeko
borrokan bat egiteko.  <u1:p></u1:p><o:p></o:p>

Gora Euskal Herri euskalduna!<u1:p></u1:p>

Gora Euskal Herri burujabea!<o:p></o:p>

Sinatzaileak:<o:p></o:p>

<o:p></o:p>Agirre, <st1:PersonName><st1:PersonName>Inazio</st1:PersonName></st1:PersonName>

Agirregomezkorata,
Ane

Aiartza, Urko

Aierbe, Karmele
Alvarez Enparantza, Jose Luis "Txillardegi"
Aldasoro, Mikel
Anaut, Dabid

Apaolaza, <st1:PersonName><st1:PersonName>Amaia</st1:PersonName></st1:PersonName>

Arbelaitz,
Borja

Arbulu, Gorka

Arexolaleiba, Julen

Arregi, <st1:PersonName><st1:PersonName>Mikel</st1:PersonName></st1:PersonName>

Arrizabalaga,
Jexux

Basterretxea, Pernando

Berasaluze, Gari

Biurrun, Asier

Bollar, Jon

Cantera, Fontso

Conde, <st1:PersonName><st1:PersonName>Eduardo</st1:PersonName></st1:PersonName>

Galartza,
<st1:PersonName><st1:PersonName>Mikel
Garcia, Xabi</st1:PersonName></st1:PersonName>

Garmendia,
Gotzon

Goiria, Nerea
Ibañez, Koldo
Iñigo, Joxe Jabier

Kaltzada, Julen

Kastañeda, Koldo

Larreategi, Unai

Madrazo, <st1:PersonName><st1:PersonName>Aitziber</st1:PersonName></st1:PersonName>

Mendiguren,
Beñat

Otaño, Jose Leon
Seijo Andoni
Urkijo, Iñaki

Yañez, Iratxe

Zubizarreta, Xabier

<o:p></o:p>